Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GRANADARAKO BIDEA, ERRONKA BERRIARI AURRE EGITEKO

24-KOEKAINA-KO2025

Txapelketa berrituei aurre egingo die Euskadiko Selekzioak aste honetan 23 urtez azpiko gizonezkoen eta junior mailako nesken eta mutilen selekzioekin. Junior mailan helburu gorenak erdiesteko asmoarekin egingo du bidaia selekzioak.

GRANADARAKO-BIDEA-ERRONKA-BERRIARI-AURRE-EGITEKO

(c) ETxF

Granada inguruko mendateei eta uda hasierako beroari aurre egin beharko die Euskadiko Selekzioak hurrengo egunetan. Ostiraletik igandera lehiatuko dira estatuko errepide txapelketak Granada eta Sierra Nevada inguruetan. Ostiralean bakarkako erlojupeko berritzaileak ospatuko dira, kronoigoera batek esleituko baitu aurten txapeldun sorta eta larunbatean Euskadiko Selekzioak lehiatuko dituen iraupen probako hiru txapelketak. Igandean aldiz profesional eta elite mailako emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketek amaiera emango diete aurtengo txapelketei.

 

Lehenengo hitzordua ostiralean izango da Sierra Nevadara egingo den kronoigoerarekin. Proba berritzaileak aukera emango die espezialistak diren txirrindulariak haratago doazen tropelkideei erlojuaren aurkako txapelketa bereganatzeko. Junior neskak izango dira lehenengoak lehian goizeko 9h00tatik aurrera, jarraian junior mutilek hartuko dute protagonismoa 10h30tatik aurrera. Junior mailako txirrindulari guztiek 8 kilometro eta 459 metroko desnibel positiboa izango dituen ibilbidean denborarik onena egiten ahaleginduko dira. Jarraian elite eta profesional emakumezkoen txanda izango da 11h45tatik aurrera eta hortik aurrera 14 kilometro eta 727 metrotako desnibel positibo izango dituen ibilbidea gainditu beharko dute txirrindulariek. Ondoren 23 urtez azpiko gizonezkoek lehiatuko dute txapelketa 13h15tan hasita. Azken maila elite eta profesional gizonezkoena izango da 15h00tatik aurrera.

 

Larunbatean Euskadiko Selekzioak hiru iraupen probak lehiatuko ditu. Junior neskentzat izango da protagonismoa goizeko lehenengo orduan 83,8 kilometroak gainditzeko. Maila guztietan bezala, lasterketa Granada hiritik abiatuko eta iritsiko da eta lehen eta azken kilometroetan Blancareseko mendatea gainditu beharko dute txirrindulariek. Mendate etzanak eraso festa ahalbidetuko du eta espero den udako bero itogarriarekin batera gogortasun gorena emango die txapelketei. Junior nesken kasuan Blancareseko bi igoeren artean itzuli bat egin beharko dute La Peza inguruko zirkuituari. Junior nesken ostean mutilen txanda izango da 119 kilometro gainditzeko Blancareseko igoera bikoitzarekin eta bi itzuli emanda tarteko zirkuituari. Larunbata ixteko 23 urtez azpiko gizonezkoek lehiatuko dute txapelketa 16h30tatik aurrera. Guztira 142,6 kilometro izango dituen lasterketan hiru itzuli egingo dizkiote La Pezako zirkuituari Blancareseko igoera bikoitzarekin batera.

 

Junior mailan 18 txirrindulari arituko dira txapelketetan: Markel Aranaz Seco (2007; Baque-Movistar); Irati Aranguren Carbaieda (2007; Andoaingo); Iker Colmenero Larrakoetxea (2007, Alimco-Campagnolo); Intza del Teso Olaizola (2007, Andoaingo); Izaro Etxarri Aranburu (2007, Andoaingo); Ion Egia Barañano (2008, Alimco-Campagnolo); Hector Fernandez Sanchez (2007, Alimco-Campagnolo); Mirari Gotxi Olartekoetxea (2008, Baque-Movistar); Laida Hierro Alzola (2007, Mirat); Irati Mitxelena Arrilaga (2007, JRG-Urkia); Unai Moran Aranzabal (2007, Cafe Dromedario); Maier Olano Arozena (2007, Donosti Gain); Beñat Sainz Arriola (2007, Viveros San Anton); Mikel Sanz Esteibar (2007, MMR Academy); Markel Tulebras Perea (2008, Alimco-Campagnolo); Eñaut Urkaregi Sanz (2007, Garaje Tolosa-Danena); Ekhi Uriarte Lezea (2007, Alimco-Campagnolo) eta Ane Zubeldia Peñagarikano (2008, JRG-Urkia).

 

Gizonezkoen 23 urtez azpikoen mailan aldiz bederatzi txirrindulari arituko dira: Aitor Agirre Egaña (2003, Euskadi Fundazioa); Yago Agirre Subijana (2003, Euskadi Fundazioa); Jon Conejero Laconcha (2005, Electro Alavesa); Gorka Corres Ibañez de Opakua (2005, Caja Rural-Alea); Ander Duñabeitia Aldazabal (2006, Eiser-Hirumet); Unax Errasti Urteaga (2005, Finisher); Aimar Galdos Alonso (2004, Euskadi Fundazioa); Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda (2003, Caja Rural-Alea) eta Gari Ugarte Larrea (2005; Euskadi Fundazioa).

ARGAZKI GALERIA

GRANADARAKO BIDEA, ERRONKA BERRIARI AURRE EGITEKO
GRANADARAKO BIDEA, ERRONKA BERRIARI AURRE EGITEKO