Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

MURTZIARAINO DOMIN BILA

27-KOEKAINA-KO2023

23 urtez azpikoen txapelketen ostean asteburu honetan Euskadiko Selekzioak Junior eta Eskolartekoen Espainiako Txapelketei aurre egingo die. Txapelketak Kartagenan ospatuko dira, Murtziako Erkidegoan.

MURTZIARAINO-DOMIN-BILA

(c) ETxF

Euskadiko Selekzioak larunbateko zapore mikatza ahaztu nahi du ostegunetik igandera leihatuko diren Espainiako Junior eta Eskolartekoen Txapelketetan. Urte osoko espediziorik handiena bideratuko du Euskadiko Selekzioak 60 pertsona baino gehiago Murtziaraino eramanez.

 

Txapelketak ostegun arratsaldean hasiko dira erlojuaren aurkako probekin. Kadeteak izango dira lehenak 15h00tatik aurrera taldekako erlojuaren aurkako proba leihatuz, jarraian, 16h00tan kadeteen bakarkako erlojupekoaren txanda izango da. Arratsaldea amaitzeko junior neska eta mutilen bakarkako erlojuaren aurkako txanda izango da.

 

Ostiralean, ekainak 30ean, goizeko 9h50tatik aurrera kadete neskeen errepide proba leihatuko da. Lasterketa gogorra izango da, Cecadero mendate gogorrak lasterketa asko markatuko baitu ia 5 kilometro izango baititu eta horietatik 2 kilometro, bataz beste %9koak izango dira. Nesken ostean kadete mutilen txanda izango da, 11h50tatik aurrera. Mutilek nesken ibilbide berdina burutu beharko dute, guztira 57,4 kilometrotakoa. Ostiralean ere, 18h30tatik aurrera infantil mailakoen errepide probak leihatuko dira, lehenengo nesken lasterketa eta jarraian mutilena.

 

Larunbata mendi bizikletako kadete txapelketekin hasiko da. Bertan 3,77 kilometrotako zirkuitu gora beheratsuari aurre egin beharko diote. Neskak goizeko 9h00tan hasiko dira eta mutilak goizeko 10h15tan. Hauen ostean, 11h30tan infantil mailakoen mendi-bizikletako probak hasiko dira; neskak 11h30tan abiatuko dira eta mutilak 12h30tan. Eguna amaitzeko, arratsaldeko 18h00tan infantilen gynkanak leihatuko dira.

 

Txapelketak igande goizean amaituko dira junior mailakoen errepide probekin. Bertan nesken izango dute lehen erronka goizeko 8h25etatik aurrera. Neskek 82 kilometrotako ibilbidea izango dute eta berriz ere Cecadero mendatea behin igo beharko dute. Mutilen lasterketa 11h15tan abiatuko da eta hauek aldiz hirutan gainditu beharko dute Cecadero 137 kilometro luzatzeko.

 

JUNIORRAK

Aimar Alarcia Quitano, Nahia Arana Quintanilla (ITT), Markel Beloki Fernandez (ITT), Gorka Corres Ibañez de Opakua, Unax Errasti Urteaga (ITT), Ander Irazabal Pikatza, Marco Martin Cuevas, Hodei Muñoz Gabiña, Intza Navarro Petrirena, Eneko Ortega Larrañaga (ITT), Arene Perez Oiarbide (ITT), Itxaso Plaza Amozarrain, Oneka Sanchez Galarraga (ITT), Aiala Serrano Manso eta Iñigo Uria Cuadra.

KADETEAK (Errepidea)

Irati Aranguren Carbaieda, Iker Colmenero Larrakoetxea, Ion Egia Barañano, Izaro Etxarri Aranburu, Nahia Garcia Bidaburu (ITT), Erik Kintana Lopez (ITT), Maier Olano Arozena, Eñaut Urkaregi Sanz, Ibai Villate Momeñe eta Ane Zubeldia Peñagarikano.

KADETEAK (Mendi-Bizikleta)

Intza del Teso Olaizola, Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelena, Lucia Garcia Benavides, Unax Menika Martelo, Peio Munduate Aizkorreta eta Alain Muñoz Garcia.

INFANTILAK (Errepidea)

Unai Aranburu Urdangarin, Eneko Arrieta Ibarretxe, Izaro Ezpeleta, Regina Gonzalez Somarriba, Peio Legina Aurreoetxea, Aitor Mitxelena Corres, Laia Sagardui Erzilla, Aratz Sanchez Beltran de Otalora, June Sanchoyerto Garcia.

INFANTILAK (Mendi-Bizikleta)

Larraitz Bernaola Lopez, Noa de la Vega Bilbao, June del Teso Olaizola, Marco Gonzalez Santos, Ekain Hernando Cuadrado, Maider Lorenzo Alonso, Ieltxu Santana Ibañez, Aimar Ugarteburu Elgarresta.

 

STAFF

Mikel Alonso Oiarbide, Joseba Gorostiza Abendaño, Alex Alvarez Rodriguez, Eneko Iparragirre Lekuona, Xabier Murgiondo Moyua, Onditz Urruzmendi Lizeaga.


Ander Altuna Lizarraga, Udane Bilbao Murillo, Haritz Erasun, Arkaitz Garmendia, Unai Gomez, Aroa Gorostiza Ulloa, Jon Inoriza, Aner Moreno Morillo, eta Aritz Ulloa Rodriguez.