Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKAL SELEKZIOAK ELKARLANEAN

04-KOEKAINA-KO2025

Euskadiko eta Nafarroako junior mutilen maialko selekzioek igandean afizionatuen Euskaldun Txapelketako Done Pedro Sari Nagusian parte hartuko dute estatuko txapelketen prestakuntza prozesuaren baitan.

EUSKAL-SELEKZIOAK-ELKARLANEAN

(c) ETxF / Martin Early

Ekainean sartuta dagoeneko euskal selekzioek helburu nagusiei aurre egingo diete aste gutxi barru eta horiek prestatzeko helburu argiarekin junior mutilen mailako Euskadiko eta Nafarroako selekzioek hitzordu bat prestatu dute euskal egutegiak ematen dituen aukerak baliatuz. Bi selekzioetako lantalde teknikoek Euskaldun Txapelketaren baitan lehiatuko den Done Pedro Sari Nagusia aukeratu dute txapelketen hiru asteren faltan talde lan dinamikak martxan jartzeko.

 

Irunen ospatuko den lasterketa Gipuzkoako eta Nafarroako lurraldeetan igaroko da Basakabi, San Martzial, Erlaitz eta Olaberria mendateekin. Distantzia luzeak, 148 kilometro, hitzorduaren helburuan lagunduko du ere txapelketetan aurre egiten zaien distantziara doituago baitago. Goizeko 9h00etan abiatuko da lasterketa Irunen. Gaintxurizketa eta Perurena muinoak gainditu eta gero, lasterketaren 33. kilometroan lasterketa Nafarroa Garaian sartuko da Goizuetara bidean. Hernanitik Basakabirainoko bidean 30 kilometro luzez goraka arituko da tropela. Basakabiko mendatea gainditu ostean beheranzko joera hartuko du tropela Malerreka zeharkatuz eta Bidasoa ibaiarekin batera behera eginez berriz ere Gipuzkoan sartzeko. Azken kilometroetan hiru mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte txirrindulariek, bigarren mailako San Martzialek eta bere porlanezko bideak tropela luzatu egingo du gero Erlaitz bortitzean lasterketa txikitzeko. Ia 4 kilometrotako eta %10eko penditzako mendateak erakutsiko digu euskal junior onenak afizionatuen tropelean nola moldatzen diren. Helmugara bidean Olaberriako Mendatea igo beharko dute amaiera tekniko eta azkar bati aurre egin aurretik.

 

Nafarroako Selekzioari dagokionez zortzi ordezkari izango dira irteera lerroan: Conor Aranburu O’Reilly (2008, Zu Eta Biok); Mikel Arriet Atondo Elgorriaga (2007, Iparmaquina-Dimaq); Ioritz Dorronsoro Iparragirre (2007, Zu Eta Biok); Aitor Igoa Arretxea (2007, Vizcay Hermanos); Ekain Imaz Perez (2007, Garaje Tolosa-Danena); Aimar Lacasta Balda (2007, Sumelec-Ermitagaña); Luca Martinez Los Santos (2008, Garaje Tolosa-Danena); Ekaitz Perez Barrenetxea (2007, Zu Eta Biok). Euskadiko Selekzioak sei txirrindulari eramango ditu erronka berri honetara: Iker Colmenero Larrakoetxea (2007, Alimco-Campagnolo); Ion Egia Barañano (2008, Alimco-Campagnolo); Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelena (2007; IparMaquina-Dimaq); Beñat Sainz Arriola (2007, Viveros San Anton); Markel Tulebras Perea (2008, Alimco-Campagnolo) eta Eñaut Urkaregi Sanz (2007, Garaje Tolosa-Danena).