26-KOEKAINA-KO2025
(c) ETxF
Hurrengo larunbatean, ekainaren 28an hasiko da Lehendakari Txapelketa Oroko Andra Mari Sariarekin, Murgian. Azken hiru denboraldietan bezala Lehendakari Txapelketak udako protagonismoa hartuko du afizionatu mailan. Guztira hamazazpi lasterketa ospatuko dira irailaren 21era bitartean. Uztailean zehar hiru lasterketa lehiatuko dira, denak Gipuzkoan. Uztailaren 13an Antzuola Saria, 20an Dorletako Ama Saria Gatzagan eta 27an Xanisteban Saria Oiartzunen. Urtero legez abuztua izango da lasterketa gehien pilatuko dituen hilabete, bederatzi lasterketarekin. Muxikako San Roman Saria izango da lehenengoa abuztuaren 9an eta hurrengo egunean, abuztuaren 10ean Sopela Udala Saria opsatuko da. Jasokundearen zubian hiru lasterketa ospatuko dira, 15ean Amurrion Aiara Zirkuitua, 16an Leintz Bailarari Itzulia Aretxabaletan eta 17an Laudio Saria.
Abuztuko beroak jota jarraituko du txapelketa Elgoibarren Etxanizen Oroimenezkoarekin abuztuak 23an eta 24an Gernikako San Bartolome Sari Nagusiarekin. Hilabetea ixteko Zegamako San Bartolome Saria eta Beasainen Loinaz Proba lehiatuko dira abuztuaren 30ean eta 31n. Azken hiru lasterketak irailean lehiatuko dira, Baraniok Andra Mari Txiki Saria hartuko du hilaren 6an eta hurrengo egunean Andra Mari Sari Nagusia ospatuko da Urdulizen. Irailak 13an Oñati Proba ospatuko da txapelketa ia definituta utzita azken hitzordurako, hilaren 21ean Ataungo San Martin Proban.
Udako klima arriskuak ezagututa, gogoratu nahi da lasterketa guzti hauek Euskalmeten alerta sistemaren baldintzapean ospatzen direla. Bero alerta horiarekin anoa lasterketa osoan zehar baimenduko da, alerta laranjarekin lasterketaren bideragarritasuna aztertu beharko da lasterketa aurretik egindako bileran eragile guztien parte hartzearekin eta alerta gorrien kasuan lasterketak bertan behera geratuko dira.
Aurten lehen aldiz Euskadiko Txirrindularitza Federazioak junior mailako txirrindularien parte hartzea baimendu du stagiare gisa. Horretarako txirrindulariak espainiar estatuko txirrindularitza errege federazioan erregistratuta egon beharko dira federazio horrek adierazitako baldintzetan. Lasterketa bakoitzean talde bakoitzak gehienez ere junior mailako bi txirrindulari lerrokatu ahal izango ditu inoiz ez 12 txirrindularietako muga gaindituz.
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA
FEDERAZIOA