Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

KADETEAK PREST MEMORIAL ANTONIO MIGUEL RAMIREZ -I AURRE EGITEKO

05-KOMAIATZA-KO2025

Catalunyara bidaia egingo du kadete mailako Euskadiko Selekzioak asteburuan bi etapetako Memorial Antonio Miguel Ramirez -en parte hartzeko Parte hartuko duten sei txirrindulariek lasterketa lehiatzeko helburuarekin joango dira Palafrugellera.

KADETEAK-PREST-MEMORIAL-ANTONIO-MIGUEL-RAMIREZ--I-AURRE-EGITEKO

(c) ETXF

Urte hasieran ziklo-krosean eta pistan emaitza bikainak lortu ostean errepideari begira jarriko da selekzioa hurrengo asteetan. Kadete mailako txirrindulariek lehenengo erronkari aurre egingo diote asteburu honetan Catalunyako egutegiko memorial Antonio Miguel Ramirez itzulian. Bi etapetako itzulia baliogarria izango da Euskadiko Selekzioarentzat lan dinamiken oinarriak jartzeko uztailean lehiatuko diren estatuko txapelketei begira. Lehenengo etapa Esclanyà -n lehiatuko da arratsaldeko 17h00etatik aurrera 57,5 kilometrorekin eta bi mendate puntuagarrirekin. Hurrengo etapa goizez lehiatuko da, 10h00etatik aurrera 65,8 kilometrorekin eta bertan Gualta -ko mendateko igoera bikoitzarekin batera sterrato hiru gune gainditu beharko dituzte.

 

Catalunyara bidaia sei txirrindulariek egingo dute: Aratz Sanchez Beltran de Otalorak (2009, Aranako); Aimar Martin Larraurik (2009, Aranako); Aitor Mitxelena Corresek (2009, Gran Canaria); Aimar Ugarteburu Elgarrestak (2009, Zatika),  Peio Legina Aurrekoetxeak (2009, F2 Informatika) eta Xabat Martin Mariezkurrenak (2010, Andoaingo).

 

Xabier Murgiondo Moyua hautatzailearen hitzetan: “Kadete mailan zaila da selekzio bat egitea, lehenengo urtekoak hasi berriak dira eta bigarren urtekoak oso berdinduta daude. Ezezaguna duten tropelari aurre egitea erronka izango da gure txirrindularientzat, oso aproposa estatuko txapelketei begira. Euskal egutegiko lasterketetan aurrean egoten jakin dute sei txirrindulariek baina aurten maila oso berdinduta dago eta selekzioa guztiz irekita dago, askok merituak egin dituzte hemen egoteko eta ez dira izango, uztailean seguruenik selekzio zeharo ezberdina izango dugu. Bi etapei dagokienez, lehenngoa malda batzuekin baina erosotzat hartu dezakegu, bigarrena aldiz klasiko baten antza handiagoa du eta hor taktikarekin jolasten ahaleginduko gara.”