Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ENEKO OLVEIRA RODRIGO GARAILE 23 URTEZ AZPIKOETAN LIZARRAN

19-KOMAIATZA-KO2025

Eneko Olveira Rodrigok bigarren postua lortu zuen atzo Lizarrako BTT Superprestigioko Elite mailako lasterketan, 23 urtez azpikoetan garaile izanik. Magali Albisu Etxebestek podiuma zapaldu zuen 23 urtez azpikoetan hirugarren postua lortuta.

ENEKO-OLVEIRA-RODRIGO-GARAILE-23-URTEZ-AZPIKOETAN-LIZARRAN

(c) Itzalak Photography

Lehenengo urrats sendoa eman zuen atzo Euskadiko Selekzioak Lizarrako BTT Superprestigioan emaitza bikainak lortuta 23 urtez azpikoen mailan. Kadete eta junior mailan txirrindularien egoera aztertzeko balio izan zuen uztaileko txapelketetarako selekzioa definitzen hasteko. Junior eta kadete mutilen lasterketak abiada eman zion goizari. Juniorretan Peio Munduate Aizkorreta nabarmendu zen hasierako itzulietan eta erritmo indartsua mantentzea lortu bazuen ere azken itzulietan postuak galdu zituen eta zazpigarren helmugaratu zen. Kadete mutilek ordea ez zuten haien eguna izan eta arazo teknikoak medio Marco González Santos eta Andoni Villate izan ziren txirrindulari onenak helmugan 24. eta 25. postuetan.

 

Emakumezkoen lasterketan kadete, junior eta elite mailako txirrindulariak elkarrekin lehiatu ziren. Kadete mailan lehenengo urteko June del Teso Olaizolak lasterketa bikaina burutu zuen 5. postua lortuz. Juniorrek ezin izan zituzten emaitza onak lortu. Anne Sanz Saenz de Tejadak erorikoa izan zuen eta erretiratu behar izan zen eta Uxue Larruzea Lopezi beroak eta zirkuitu exijenteak gain hartu zioten eta 14. postuan helmugaratu zen. Open mailan Magali Albisu Etxebeste 23 urtez azpiko mailako Euskadiko Selekzioarekin lehenengo aldiz lehiatzen bikain aritu zen. Bere mailako lasterketa ahaztu gabe lasterketa orokorraren lehian sartuta izan zen itzuli guztietan. Uneoro seigarren postu inguruan aritu bazen ere azken itzulian Mariona Ratera Tenoriok (CAT) aurre hartu zion eta zazpigarren iritsi zen helmugara oiartzuarra, 23 urtez azpikoetan hirugarren postua lortuz.

 

Elite gizonezkoen lasterketak amaiera eman zion Lizarrako BTT Superprestigioari eta bertan Eneko Olveira Rodrigok emaitza bikaina eskuratu zuen. Hasieratik bigarren postua hartu zuen Olveirak eta hortik aurrera podiumaren lehian izan zen itzuli guztietan. Azken itzulira indarrekin iritsi zen txirrindulari gaztea eta metro batzuk irekita malda gora helmugarainoko jaitsieran bakarrik topera joan zen bigarren postu orokorra lortuz eta 23 urtez azpikoetan garaipena eskuratuz.