Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

TALDE BAT GARA

13-KOEKAINA-KO2022

Euskadiko Junior Selekzioak gainerako Euskal Selekzioekin Tafallako Nafarroa Klasikoan parte hartu zuen igandean. Juniorrek maila aparta erakutsi zuten eta talde izaera dutela demostratu zuten Valladolideko txapelketei begira.

TALDE-BAT-GARA

(c) Lukene Trujillano

Igande honetan leihatu da estreinakoz Nafarroa Klasikoa, junior gizonezkoentzat. Bertan Hego Euskal Herriko bost selekzioek (Nafarroa, Euskadi, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) parte hartu zuten. Euskadiko Selekzioaren kasuan taldearen helburua argia zen: talde dinamikak lantzea hiru aste barru Valladoliden ospatuko diren estatuko txapelketei begira.

 

Irteeratik selekzioa protagonista izan zen. Lehenengo kilometroetan Aimar Madina hainbat ihesaldi saiakeretan eta mugimendutan sartu zen. Artaxoako herria pasatzean ihesaldi arriskutsu batek alde egin zuen. Selekzioko txirrindulariak tropel nagusian geratu ziren eta horrenbestez lan gogorra egiteko unea izan zen. Euskadiko Selekzioaren lanari esker ihesaldia neutralizatzea lortu zuen tropelak.

Hurrengo kilometroetan hainbat eraso izan ziren tropelean, tartean ibili ziren Yago Agirre eta Unax Errasti. Eguneko bigarren mendatean gora Pablo Lospitao espainiarrak lasterketa txikitzen saiatu zen. Olletan gora Lospitaok erritmo gogorra jarri zuen eta tropela asko txikitu zuen, Yago Agirre izan zen bere gurpilera gehien aguantatu zuen txirrindularia. Olleta gaindituta hainbat kilometro oso tekniko egin zituzten txirrindullariek, tartean sterrato eta porlan bideekin.

 

Eguneko azken mendatera, Tirapura, ihesaldi bat 40 segundoko errentarekin iritsi zen. Tropelean txirrindulari indartsuenek aurrera egin zuten eta Euskadiko Selekzioa Imanol Aceñari esker onenen taldetxoan presente izan zen. Tirapu ostean lasterketa berriz ere batu zen, 40 txirrindulari inguruko tropel bat osatuz. Bertan zeuden Imanol Aceña eta Yago Agirre.

 

Azken kilometroetan hainbat eraso izan ziren tropelean. Azken kilometroan Maxime Lecomblek (POM) erasoa jo eta metro batzuk lortuta garaipena eskuratu zuen bakarrik. Tropela 7 segundotara iritsi zen eta Yago Agirrek laugarren postua eskuratu zuen. Imanol Aceña ere tropel honetan sartu zen, 21. postuan.


Yago Agirrek azaldu zuen helmuga ostean: “Selekzioko kide bakoitzak bere lana egin du, bileran planifikatu dugun bezala. Lasterketa erdialdera talde handi bat osatu da lasterketa buruan, 30 lagunekin, eta bertan Imanol Aceña, Marcos Merino eta ni geunden. Azkeneko kilometroetan Imanol eta biok ginen lehenengo tropeltxoan eta Imanolek sprintean eman didan laguntzari esker laugarren postua lortu dut.”