Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GORKA CORRESEK 21. POSTUA LORTU DU MAASMECHELENEN

31-KOURRIA-KO2022

Gorka Corres Ibañez de Opakuak 21. postua lortu du Maasmechelengo Munduko Kopan. Hodei Muñoz Gabiñak eroriko baten ostean 47. postua eskuratu du eta Nahia Arana Quintanillak 34. postua.

GORKA-CORRESEK-21-POSTUA-LORTU-DU-MAASMECHELENEN

Euskadiko Selekzioa larunbatean Maasmechelengo zirkuitua ezagutzen.

Esperientzia bikaina izan dute Flandriara joandako hiru euskaldunek igande honetan, urriak 30ean, Maasmechelenen ospatu den Munduko Kopan. Gorka Corresek aparteko lasterketa egin du eta azken metroetan izandako zulaketak postu bat galduarazi dion arren 21. postua eskuratu du. Berak azaldu bezala: “Hasiera ona egin dugu Hodeiek eta biok. Top20aren leihan egotea lortu dut, nahi genuen tokian puntuak eskuratzeko eta hautagaitza kriterioak eskuratzeko. Aurten dagoeneko hainbat UCI lasterketa leihatu ditut baina Munduko Kopa beste maila bat da. Zirkuitua berria zen denontzat eta ondo doitzea lortu dugu. Azken itzulian 20. postuan nintzen baina zulatua izan dut eta postu bat galdu dut.”

 

Hodei Muñoz Gorkarekin batera irteera oso ona egin du baina bigarren itzulian matxura bat eta ondoren eroriko bat izan du. Une zaila izan da, “katea atera zait eta konpondu ostean martxan jarri naizenean beste txirrindulari batek atzetik jo nau eta erori naiz. Kolpeaz haratago, erorikoak lasterketatik atera nau eta jarraitu dudan arren deskonektatu egin dut. Konten nago hasieran nahi nuen tokian nengoelako eta ildo horretatik jarraituko dugu lanean.”

 

Gizonezkoen lasterketaren ostean junior emakumezkoen txanda izan da. Bertan Nahia Arana Quintanillak parte hartu du. Nahia laugarren lerrotik abiatu da. Hasieratik lasterketa gogorra egin da eta Nahiak ez du bere erritmoa aurkitu. “Ez naiz ondo sentitu hasieratik eta lehenengo bi itzuliak azkarrenak egin ditudan arren, hirugarrenetik aurrera hobeto sentitu naiz baina dagoeneko asko galduta nuen. Dena dela asko disfrutatu dut, esperientzia ikaragarria izan dugu ETxFri esker, UCI lasterketak leihatu ditugun arren Munduko Kopan nazioarteko txirrindulari onenak daude eta lasterketa hauetara ohituta ez gauden arren, asko ikasi dugu hirurok.”

 

Hiru txirrindulariek pauso handiak eman dituzte Flandrian. Javier Ruiz de Larrinaga Euskadiko hautatzailea oso konten agertu da hiru txirrindulariekin. “Batez ere Gorkak erakutsi digu maila oso onean dagoela eta munduko txirrindulari onenengandik oso hurbil dagoela. Horrelako aukerek pixkanaka aukera emango diete esperientzia hartzeko eta emaitza hobeagoak lortzeko. Oso konten nago batez ere hirurek lasterketa oso ondo kudeatzen jakin dutelako.”