Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GOGO HANDIEKIN AURRE EGINGO DIE EUSKADIKO SELEKZIOAK EGOKITUEN ERREPIDE TXAPELKETEI

23-KOMAIATZA-KO2025

Ostiraletik igandera lehiatuko dira txirrindularitza egokituko estatuko Errepide Txapelketak Lugon, Galizan. Euskadiko Selekzioa zazpi txirrindularik ordezkatuko dute erlojupeko eta iraupen probetan.

GOGO-HANDIEKIN-AURRE-EGINGO-DIE-EUSKADIKO-SELEKZIOAK-EGOKITUEN-ERREPIDE-TXAPELKETEI

(c) ETxF

Txirrindulari egokituek urteko hitzordu nagusia izango dute asteburuan Galizan. Lugon antolatuko diren estatuko txapelketetan bi proba lehiatuko dituzte txirrindulariek eta azken asteetan Espainiako Kopako probetan aritu ostean helburu nagusiak daramazkite Galizara. Lehenengo erronka bakarkako erlojupekoa izango da larunbat goizean. Antolakuntzak 9,4 kilometrotako zirkuitua diseinatu du astebururako eta erlojuaren aurkako probetan MB eta MC5 mailako txirrindulariek hiru itzuli egin beharko dizkiote 28,2 kilometro osatzeko. MH3, MC2 eta MC3 mailako txirrindulariek aldiz 2 itzuli burutu beharko dituzte erlojuaren aurkako probetan 18,8 kilometro osatzeko.

 

Igandean 9,4 kilometrotako zirkuitua menu gisa mantenduko bada ere anoa kopurua handiagoa izango da errepide probak lehiatuko baitira. MB mailako tandemak izango dira lehenengoak irteera hartzeko goizeko 9h00etan, lasterketarik luzeena osatzeko 9 itzulirekin eta 86,4 kilometrorekin. Haien ostean, 2 minutu beranduago, MC4 eta MC5 mailako txirrindulariak abiatuko dira 8 buelta burutzeko 75,2 kilometro osatuz. Sei bira osatu beharko dituzte MH3, MC2 eta MC3 txirrindulariek 56,9 kilometro beteta. Kasu horretan MC2 eta MC3 mailako txirrindulariak 9h04retan abiatuko dira handbike -ak 11h15etan abiatuko dira.

 

Euskadiko Selekzioak iaz hainbat domin lortutako txirrindulariekin joko du Lugora. MC2 mailan Markel Alonso Cardona eta Oskar Garro Antxia izango dira Euskadiko Selekzioaren ordezkariak, MC4 mailan aldiz Unai Zabalo Murillok eta Guillermo Prieto Hortelanok hartuko dute euskal ordezkaritza. Ander Albizu Urresti ere bertan izango da beste urte batez MC5 mailan, MH3 handbike mailan David Mouriz Dopico izango da eta iaz emaitza onenak lortu zituen Imanol Arriortua Zorrilak gidaria aldatuko du MB mailan beste urte batez erlojupeko eta iraupeneko probak irabazteko helburuarekin. Aurten Eñaut Pagola Bereziartua arituko da Arriortuaren gidari lanak egiten.