Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

HELBURUA BETETA ANADIAN

23-KOURTARRILA-KO2023

Euskadiko Selekzioko kideek esperientzia aparta bildu dute goi-mailako partaidetza izan duen Trofeu Internacional Artur Lopesen. Tasio Senperena oso erregular mantendu zen asteburuan zehar eta zilarrezko domina eskuratu zuen igandeko puntuaketan.

HELBURUA-BETETA-ANADIAN

(c) Federaçao Portuguesa Ciclismo

Planteatutako helburu nagusia bete egin du Euskadiko Selekzioak Anadiako Sanghalos belodromora egindako bisitan. Nazioarteko esperientzia bikaina bildu dute Portugalera joandako hiru txirrindulariek. Ostiral arratsaldean Izaro Oliveira Alberdi izan zen gure lehenengo ordezkaria leihan. Elite mailakoekin leihatu zen puntuaketa proban eta finalerako sailkatzea lortu ez zuen arren hankak berotzeko aukera aparta izan zuen.

 

Larunbatean Tamirat Navarro Garciaren eta Tasio Senperena Oiartzabalen txanda izan zen Omniumean. Hasiera ona izan zuen Tasiok laugarren postua lortuz Scratchean. Jarraian Tenpoan lasterketa gogorra izan zen eta hamaikagarren amaitu zuen astigarragatarra. Kanporaketan berriz ere sentsazio onak berreskuratu zituen bigarren postuan amaituz Zak Erzen (SLO) munduko txapeldunaren atzean. Azkeneko probara Senperena 92 punturekin eta laugarren postuan iritsi zen. Egun gogor baten ostean ezin izan zuen puntako txirrindularien erritmoa jarraitu eta ez zuen lortu itzulirik irabaztea. Guztira 2 puntu bildu zituen azken proban eta horrek zazpigarren posturaino eraman zuen. Tamirat Navarro aldiz postu apala lortu zuen baina esperientzia oso positiboa bere lehenengo aldian horrelako lasterketa batean selekzioarekin.

 

Igandean Izaro Oliveirak berriz ere leihari ekin zion eta oraingoan bai elite mailakoekin leihatu arren Scratcheko finalerako sailkatzea lortu zuen. Finalean 23. postua lortu zuen eta esperientzia bikaina bildutako asteburua borobildu zuen. Mutilek Scratcherako sailkatzea lortu zuten gainera Tamiraten bigarren postuarekin sailkapen proban. Finalean Tasiok 5. postua eskuratu zuen eta Tamiratek 21. postua.

 

Azken proba mutilentzat puntuaketa izan zen. Biek postu onekin sailkatzea lortu zuten eta finalean bigarren postua lortu zuen berriz ere Zak Erzenen (SLO) atzean eta bere selekziokidearen lan onari esker. Tasiok bi itzuli eta sprint bat irabaztea lortu zuen eta bildutako gainerako puntuei esker, 51 punturekin zilarrezko domina eskuratu zuen.

ARGAZKI GALERIA

HELBURUA BETETA ANADIAN
HELBURUA BETETA ANADIAN
HELBURUA BETETA ANADIAN
HELBURUA BETETA ANADIAN
HELBURUA BETETA ANADIAN
HELBURUA BETETA ANADIAN