Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

HAUTESKUNDE BATZORDEA IZENDATU DU EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREN ASABLADA NAGUSIAK

13-KOOTSAILA-KO2025

Aurreko urteko kontuak onartu eta gero zuzendaritza batzordeak 2025erako aurrekontuak aurkeztu ditu eta hauek ere batzorde nagusiaren onarpena jaso dute. Saioa amaitzeko hauteskunde batzordea aukeratu du asanblada nagusiak.

HAUTESKUNDE-BATZORDEA-IZENDATU-DU-EUSKADIKO-TXIRRINDULARITZA-FEDERAZIOAREN-ASABLADA-NAGUSIAK

ETxFren Asanbalda Nagusia ohi bezala Elgoibarreko IMH Campusean ospatu da. (c) ETXF

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren batzar nagusia ospatu da gaur arratsaldean Elgoibarreko IMH Campusean. Aurreko ez-ohiko eta ohiko asanbladetako aktak onartu ostean 2024 ekitaldiko kontu ekonomikoen azalpenari ekin dio Raul Mena Rodriguez lehendakariak. Bertaratutako batzorde kideen galderak eta zalantzak argituta batzar nagusiak onartu egin ditu aurreko urteko kontuak. Jarraian 2025erako proposatutako aurrekontuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu lehendakariak. Hauteskunde prozesua abiatzear dagoela ulertuta aurrekontu kontinuista eraman du asanbladara zuzendaritza batzordeak, hauteskundeak burutu bitartean federazioaren ohiko jarduna bermatuko dutenak. Zenbaki guztiak mahai gainean jarrita eta dagokion eztabaida mamitsua bukatuta batzarrak oniritzia eman die aurrekontu berri hauei.

 

Asanblada amaitzeko hauteskunde prozesuari hasiera eman zaio hauteskunde batzordea osatuta. Miguel Etxezortu Sanzek, epaileen estamentuko ordezkariak, hartuko du batzordea zuzentzeko ardura. Hurrengo egunetan fvascicli.eus webgunean “Hauteskundeak” atala irekiko da eta bertan hautagaitzak aurkezteko irizpideak, hauteskunde egutegia eta beharrezko informazio guztia plazaratuko da. Kontuan izan behar da abenduan ETxFren asanbladak hauteskunde araudi berria onartu zuela eta horren ondorioz prozesu berri hauen erantzule araudi berri hau jarraituz sortuko den asanblada berria izango dela.