Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ERRONKA HANDIA ASTEBURUAN GALAPAGARREN

04-KOOTSAILA-KO2025

Euskadiko Selekzioak asteburu honetan estatuko Omnium eta Madison txapelketei aurre egingo die Madrilgo Galapagarreko Belodromoan. Kadete eta junior mailako 11 txirrindulari arituko dira Euskadiko Selekzioarekin.

ERRONKA-HANDIA-ASTEBURUAN-GALAPAGARREN

Euskadiko Selekzioaren estatuko txapelketetarako deialdia

Larunbat eta igandean Madrilgo Galapagar herriko belodromoan lehiatuko dira estatuko Omnium eta Madison txapelketak. Larunbatena Omniumaren lau probak lehiatuko dira goiz eta arratsaldez eta igande goizean Madison txapelketa ospatuko da. Euskadi Selekzioa 11 txirrindulariek osatuko dute, lau kadete eta zazpi junior.

 

Negua zaila izan da Euskadi Selekzioarekin, euskal pista denboraldia gabe Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren teknifikazio saioak, Bordeleko pista lasterketak eta Espainiako Kopako probak baliatu dituzte Asier Maeztu Bilabeitia eta Onditz Urruzmendi Lizeaga hautatzaileek txapelketa hauetarako selekzioak osatzeko. Datorren asteburu honi begira lan egin du selekzioak eta Valentziara eta Sevillara egindako irteerek horretan lagundu dute. Espainiako Koparen baitan Euskadiko Selekzioarekin emaitza bikainak lortu dituzte euskaldunek.

 

Pasa den larunbatean itxi zen Espainiako Kopa Tafallan eta bertan euskal txirrindulariek beste behin ere emaitza bikainak lortu zituzten.  Irati Mitxelena Arrilaga juniorretan eta Maialen Narbona Bilbao kadeteetan iraupeneko Espainiako Kopako garaile suertatu dira. Naiara Espinosa Angulo bigarren eta Eñaut Urkaregi Sanz hirugarren izan ziren ere iraupeneko kopako podiumean junior mailan. Tafallan txirrindulariek haien taldeekin lehiatu bazuten ere aipatzekoa da ere Eñaut Urkaregi Sanzek (GTO) garaipena eskuratu zuela eguneko hiru proben sailkapenean eta Izaro Etxarri Aranburuk (AND) eguneko bigarren postua eskuratu zuela.

 

Kadeteetan Aratz Asumendi Narbaizak, Amets Eguren Oterok, Maialen Narbona Bilbaok eta Laia Sagardui Ercillak ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioak. Junior mailan aldiz Euskadiko Selekzioaren ordezkariak izango dira: Axular Aldazabal Urien, Naiara Espinosa Angulo, Izaro Etxarri Aranburu, Irati Mitxelena Arrilaga, Unai Moran Aranzabal, Urko Nazabal Elola eta Eñaut Urkaregi Sanz.


Txapelketen lehia larunbateko goizeko 9h30tatik aurrera hasiko da eta igandean 10h00etatik aurrera. Madison Txapelketetan bost bikote osatuko dute euskaldunek: Asumendi-Eguren eta Narbona-Sagardui kadeteetan eta Moran-Aldazabal, Etxarri-Mitxelena eta Nazabal-Urkaregi juniorretan.