01-KOMAIATZA-KO2023
(c) ETXF
Igande honetan Euskadiko Junior Mutilen Selekzioak erronka berezi bat izango du. Martxoan UCI mailako Bernaudeau Klasikoan aritu ostean, oraingoan bertako egutegian afizionatu mailako lasterketa bat leihatzeko aukera izango dute. Euskaldun Txapelketaren baitan leihatzekoa den Natxituako Sari Nagusian, Mikel Alonso Oiarbide hautatzaileak 10 junior izango ditu.
Lasterketa honen helburua selekzioarentzat ez da emaitza izango, talde bezala lan egitea eta selekzioaren dinamikak ezagutzea baizik izango dute helburu 10 txirrindulariek. Horretarako txirrindularien egutegian hobekien moldatu den lasterketa aukeratu da ibilbide oso interesgarriarekin. Natxituako Sari Nagusiak 118,9 kilometro izango ditu eta mendate puntuagarririk izango ez duen arren, eremu hau soberan ezaguna bere uneoroko gora-beherengatik.
Aipatu bezala, lasterketa honetarako Mikel Alonsok 10 txirrindulari izango ditu: Aimar Alarcia Quintano, Markel Beloki Fernandez, Gorka Corres Ibañez de Opakua, Unax Errasti Urteaga, Beñat Inarra Mateo, Marco Martin Cuevas, Hodei Muñoz Gabiña, Unax Olano Arozena, Eneko Ortega Larrañaga eta Gari Ugarte Larrea.
Alonsoren hitzetan: “Ekainean izango ditugu helburu handia estatuko txapelketekin Cartagenan. Baina bertara ondo iristeko garrantzitsua da txirrindulariak elkarrekin lan egiten ikasi dezaten. Natxituak aukera oso ona emango digu, maila handiagoko tropel batean. Txirrindulari gehienak Gipuzkoa Klasikoa leihatzetik datoz eta bertan maila bikaina erakutsi dute. Markel Belokiren kasuan Espainiako Selekzioarekin aritu da Italian UCI mailako lasterketak leihatzen eta horrek puntu bat gehiago izatea bermatuko digu.”
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
BTT
BTT
BTT