Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

IKASKETA HANDIA PALAFRUGELLEN

11-KOMAIATZA-KO2022

Euskadiko Selekzioko kadeteek Palafrugellen leihatutuako Antonio Miguel Ramirezen Oroimenezkoan ikasketa handia jaso dute. Ezagutzen ez zuten ibilbide eta tropel baten aurrean erantzuten ikasi eta estatuko txapelketetara begira talde lana egiten ikasi.

IKASKETA-HANDIA-PALAFRUGELLEN

Marco Martín eta Eñaut Urkaregi podiumean.

Emaitzaz haratago, erronka handia nota onarekin gainditu dute kadeteek asteburu honetan Catalunyan. Euskadiko Selekzioak bazekien Palafrugellen talde bat besteen gainetik indartsuena izango zela, Purito taldea. Katalanek leihatzeko modu ezberdina planteatu zuten eta hasieratik erasoan ibili ziren. Gure txirrindulariak egoera horrek hasieratik adi egotera behartu zituen eta estrategiaren garrantziaz jabetzera. Aurkariei aurre egiteko talde lanaren beharra nabarmendu zen, are gehiago jakinda autoaren eta txirrindularien arteko komunikaziorik ez zegoela beraz euren esku zegoen taldea antolatzea ihesaldiak sortzeko edo deusestatzeko.

 

Euskaldunek maila handia erakutsi dute eta Xabier Murgiondo hautatzaileak azaltzen zuen bezala, gure txirrindulariak indartsuenak izan dira baina oraindik ere estrategia eta lasterketa egoerak aztertzen eta exekutatzen ikasi behar dute. Lasterketa erabakitzen zenean eta tropelean 15 txirrindulari geratzen zirenean gure txirrindulari gehienek hor jarraitzen zuten.” Palafrugellen garaipena hanketan zuten baina antolatu gabe eta ihesaldiak alde egiten uztean aukerak galdu zituzten.

 

Dena dela eta zenbait emaitza politak lortu dituzte euskal gazteek. Marco Martin 3. postua lortu zuen bigarren etapan eta Eñaut Urkaregik sailkapen orokorreko 1. urteko kadetea izan zen.