29-KOEKAINA-KO2025
(c) Ziklix Photo
Hitzordu handietan ez duela huts egiten erakutsi zuen beste behin ere Yago Agirre Subijanak. Granadako beroari eta ibilbide gogorrari etekina ateratzen lortu zuen Yagok urrea lortzeko. Lasterketa oso bizi hasi zen lehenengo kilometroetan Blancareseko mendatea gaindituta. Kilometraje ez oso luzeegia zenez, 140 kilometro eskas, txirrindulari askok gonbitea jaso zuten saiatzeko hasieratik. Blancares pasa eta gero, 30. kilometroan, Aitor Agirre Egaña eta Yago Agirre Subijana hamasei txirrindularietako talde batean sartu ziren. Hamasei txirrindulariek tartea ireki zuten azkar 2’30” -ko errenta lortu arte lasterketa burutik tropelera.
Zirkuituaren gogortasunak lasterketa buruko taldea desegiten hastea eragin zuen. Azken 70 kilometroetan sartzean hamar txirrindulari ebsterik ez ziren geratzen lasterketa buruan, tartean Yago Agirre. Bi minutuko galerarekin atzean, tropelean mugimenduak suertatzen ziren uneoro eta hirukote batek bidea egitea lortu zuen diferentzia murrizten joateko, bertan Gorka Corres Ibañez de Opakua zegoelarik. Hirukotea hurbildu bazen ere inorrek ez zuen lortu lasterketa buruarenera hurbiltzea eta 15 kilometroren faltan Yago Agirrek eraso ikusgarri bat jo zuen bakarrik alde egiteko. Yagok erritmo bortitza jarri zuen Blancaresen behera eta atzetik antolatu baziren ere, tartea 20”-30” zen. Azken kilometrora arte ez zuen lortu sinistea Agirrek apostua bide onetik zihoala eta Granadako helmugara iristean indarrez eta pozez besoak altxatu zituen garaipena ospatzeko.
Yagoren urrearekin batera junior mailako txirrindulariek loraldia izan zuten Granadan. Nesketan Paula Ostiz Taco naparrak lasterketa gogorra egitea bilatu zuen lehenengo kilometrotik. Lasterketa erdialdera txirrindulari onenekin taldea osatu zen, tartean Irati Araguren Carbaiedarekin eta Irati Mitxelena Arrilagarekin. Onenen zalantzen artean Maier Olano Arozenak tropeletik jota lortu zuen ere lasterketa bururaino iristea. Lasterketa laburra izanik Blancareseko igoera bikoitzak mina egin bazuen baina ez zuen taldetxoa guztiz hautsi eta elkarrekin iritsi ziren helmuga lerroan lauen arteko sprint batera. Irati Aragurenek ezkerretik jo zuen sprinta eta hasiera batean garaile zela uste zuen arren milimetro erdi eskasagatik gailendu zitzaion Paula Ostiz, zilarra esleituz usurbildarrarentzat.
Domin berdina baina milimetro askoz eta askoz gehiagorengatik lortu zuen Eñaut Urkaregi Sanzek junior mutilen lasterketan. Benjamin Noval Suarezen erakustaldiaren aurrean Eñautek zilarra lortzerik besterik ez zuen izan, garailearengandik lau minutu baino gehiagora iritsita. Euskadiko Selekzioak lasterketa bikaina egin zuen hasieratik presente izanik mugimendu guztietan. Novalen erasoa iritsi zenean 70 kilometroren faltan Eñaut Urkaregi eta Ekhi Uriarte Leizea ahalegindu ziren bere gurpila jarraitzen baina kilometro gutxiren bueltan atzean utzi zituen asturiarrak euskaldunak. Hortik aurrera zilarra pentsatzera behartuta izan ziren tropel nagusian. Eñautek azken kilometroetan bere forma ona baliatu zuen gainerako tropel kideengandik urruntzeko eta zilarra lortzeko.
ERREPIDEA
ERREPIDEA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA