Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GORKA CORRES IBAÑEZ DE OPAKUA ETA ASIER CASTILLA PIKAZA EUSKADIKO TXAPELDUNAK

09-KOEKAINA-KO2025

Mikel Uncilla Aldasorok (CJA) irabazitako Euskaldun Txapelketako San Joan Sari Nagusiak Euskadiko Txapeldunak izendatu zituen. Euskolabeldun lasterketa izan zen, zortzi mendate puntuagarrirekin eta dozenaka igoera eta jaitsierekin.

GORKA-CORRES-IBANEZ-DE-OPAKUA-ETA-ASIER-CASTILLA-PIKAZA-EUSKADIKO-TXAPELDUNAK

(c) ETxF

Euskadiko  Txapelketa ikusgarria izan zuten afizionatu mailako txirrindulariek larunbatean San Joan Sariaren baitan, Euskaldun Txapelketako proba. Seguran antolatutako lasterketan 164 txirrindularik parte hartu zuten eta ibilbidea mendatez eta igoerez josita egonda txapelduna txirrindulari indartsuenen artean nabarmenduko zela argi zegoen aldez aurretik. Irteera bizi baten ostean Lierniko Mendatearen aurretik Pablo Ara Perezek (TEL) erasoa jo eta errenta ireki zuen. Lierni gaindituta, Atagoitin gora tropelak Ara harrapatu bazuen ere Jakakoak ez zuen amore eman eta tontorra gainditzerakoan zazpikote bat osatu zen bera tartean. Tropelean kontrol lanik ez eta taldeek erasoak jotzen jarraitu zuten. Tropelaren astinaldi horrek lasterketa burua harrapatzea lortu zuen Pablo Ara ezik.

 

Bigarren itzulian hastean tropeletik Yago Agirre Subijanak (EUF) erasoa jo zuen eta lasterketa burura iritsi zen. Ara-Agirre bikoteak bidea egin zuen Zeraingo muinoa eta Lierniko eta Atagoitiko mendateak gainditzeko. Aztirian Mikel Uncilla Aldasoro (CJA) eta Ruben Rodrigues (EUF) iritsi ziren lasterketa burura baina tontorrean berriz ere Arak metro batzuk rieki zituen eta bakarrik alde egin zuen beste behin ere. Barbari hasi aurretik beste hiru txirrindulari iritsi ziren lasterketa burura eta atzean Euskadi Fundazioa eta Eulen-Nuuk hasi ziren tropeletik tiraka. Barbariko maldetan azkenean bai tropelak lasterketa burua harrapatzea lortu zuen, baita Pablo Ara ere eta hainbat eraso suertatu baziren ere, Ergoeneko azken mendatera talde nagusia elkarrekin iritsi zen.

 

Ergoene hasi orduko Alejandro del Cid Martinek (GOM) erasoa jo zuen eta bere gurpilera itsatsita Mikel Uncilla Aldasoro (CJA) eraman zuen. Talde nagusitik kontraeraso ugari suertatu baziren ere eta Ergoeneko gainean diferentzia 5 segundu eskasetakoa bazen ere bikoteak errenta minimo hori mantendu zuen malda behera eta Segurako kaleetara haien artean lasterketa jokatzeko moduan iritsi ziren. Uncillak luze jo zuen erasoa eta tartea irekita garaipen ikusgarria eta sentikorra eskaini zien aste honetan zendutako Mikel Regil eta Ibai Hoyos txirrindulari oihei. Hirugarren postuaren sprintean Gorka Corres Ibañez de Opakua (CJA) gailendu zen 23 urtez azpikoen maillota jantziz eta elite mailan Asier Castilla Pikaza (EUF) izan zen txapelduna.