Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKALDUN TXAPELKETEN ETA LEHENDAKARI TXAPELKETAREN 2025EKO EGUTEGIA

27-KOURTARRILA-KO2025

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak 2025ean afizionatu mailetako txapelketen egutegiak aurkeztu ditu. Euskaldun Txapelketak otsailaren 22an eta 23an hasiko dira Zumaian eta Oreretan. Lehendakari Txapelketa irailaren 13ra arte luzatuko da.

EUSKALDUN-TXAPELKETEN-ETA-LEHENDAKARI-TXAPELKETAREN-2025EKO-EGUTEGIA

(c) Martin Early

Guztira afizionatu mailako 36 lasterketa izango dituzte txapelketek. Emakumezkoen txapelketaren baitan Lea-Artibai Txallengea ospatuko da beste urte batez Lekeition, Berriatuan eta Markina-Xemeinen eta gizonezkoen Euskaldun Txapelketaren baitan Gorlara Igoera historikoak aurten 50 edizio beteko ditu. Euskal Herriko erreferente izaten jarraituko dute hiru txapelketek eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioak koordinatzen ditu lurralde federazio eta klub antolatzaile guztiekin lankidetzan. Araudiei dagokienez ez dira aldaketarik izango iazko txapelketei dagokienez, bai ordea txirrindulariek eta taldeek kontuan izan beharko dute UCIren araudi aldaketa berriak.

 

Gizonezkoen Euskaldun Txapelketa otsailaren 22an hasiko da Zumaia Sariarekin eta bere esperotako sprint klasikoarekin. Hurrengo egunean abiada emango zaio emakumezkoen lehiari Oreretako Ane Santesteban Txirrindulari Sariarekin. Oreretan lasterketa bikoitza ospatuko da kadeteentzat alde batetik eta afizionatu eta juniorrentzat beste alde batetik. Horien ostean Ereño, Bergara, Segura, Berriatua, Markina-Xemein, Gorla… eta abarreko luzea etorriko dira.

 

Emakumezkoen Txapelketa zazpi lehiaketa egun izango ditu eta aurreikusita dago maiatzaren 31an amaitzea Sopelan. Gizonezkoen Euskaldun Txapelketa ekaina amaierara arte luzatuko da, ekainak 22an amaituko baita Tolosan. Astebete beranduago, ekainaren 28an, ohi bezala Lehendakari Txapelketak hartuko du udako protagonisma. Ekaina amaieran hasita iraila erdialderaino hartuko du Lehendakari Txapelketak denboraldia amaitu arte.

ARGAZKI GALERIA

EUSKALDUN TXAPELKETEN ETA LEHENDAKARI TXAPELKETAREN 2025EKO EGUTEGIA
EUSKALDUN TXAPELKETEN ETA LEHENDAKARI TXAPELKETAREN 2025EKO EGUTEGIA