11-KOOTSAILA-KO2024
Izaro Etxarri Aranburu eta Irati Mitxelena Arrilaga Madisonean (c) Martin Early
Pistako selekzioak Omnium eta Madison estatuko txapelketak leihatu ditu larunbat eta igandean. Omniumean Eñaut Urkaregi Sanz eta Izaro Etxarri Aranburu izan ziren txirrindulari nabarmenduenak, biak seigarren postuan. Biek goizeko jarduna ondo sailkatuta amaitu zuten, Izaro Etxarri bigarren izan zen Tenpoan eta Eñaut Urkaregi hirugarren baina arratsaldeko probak hastean ez zuten erritmorik topatu eta ez ziren gai izan dominengatik borrokatzeko. Igandeko jardunaldian berretsi zen Euskadiko Selekzioa ez zela iritsi txapelketa hauetara dominak leihatzeko moduan. Kadeteetan Urko Nazabal Elola eta Eneko Ugartemendia Parra laugarren izan ziren. Junior neskek postu berdina eskuratu zuten, laugarren Izaro Etxarri Aranburu eta Irati Mitxelena Arrilaga eta Eñaut Urkaregi Sanz eta Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelena bosgarren izan ziren junior mutiletan.
Euskadiko Selekzioarekin batera Dos Hermanasen elite eta 23 urtez azpiko mailetako hainbat euskaldun leihatu dira eta emaitza bikainak lortu ere. Hauen artean nabarmendu Eukene Larrarte Arteaga Omniumeko Espainiako txapeldun izendatu zela larunbatean eta Urko Vidal Mendiak eta Jaime Romero Villanuevak brontzezko domina bereganatu zutela Madisonean (Euskadiko Selekzioko koloreak defendatzen). Aipagarria ere Ziortza Isasi Cristobal eta Izaro Oliveira Alberdi laugarren sailkatu zirela Madisonean eta Eibar taldeko Senperena anaien bikotea bosgarren sailkatu zirela. Larunbateko Omniumean bai Ziortza Isasik eta bai Urko Vidalek laugarren postua eskuratu zutela.
Errepideko selekzioak aldiz igandean, bazter guztietako txokorik ederrenean itxiera eman zion Essor Basqueri. Aurreko egunetan emandako maila onak ezin izan zuen jarraipena izan larunbatean Euskadiko Selekzioak ezin izan zuelako parte hartu. Igandeko azken lasterketari, Haimar Etxeberria Ansalas gabe, borrokalari ekin zion Euskadiko Selekzioak. Azken egunean lubakietako borrokan ondo moldatzen diren txirrindulariak nabarmendu ziren, batez ere Aitor Agirre Egaña eta Gari Ugarte Larrea tropel aurrekaldean mantenduz egun osoan zehar maila oso ona emanez. Eneko Iparragirre Lekuona hautatzailearen hitzetan: “Sentsazio gazi-gozoekin itxi dugu Essor Basque aurten. Gazteek maila handia erakutsi dute gaur oso borrokatua izan den etapan baina pena dut ostiralean Haimar Etxeberriarekin lider ginelako eta txirrindulari, hautatzaile, taldeetako kirol zuzendari eta prestatzaile fisikoen arteko desadostasunagatik ez genuelako lortu larunbaterako taldea osatzea. Hala ere pozik nago ikusi dudalako selekzio borrokalaria dugula eta hemendik aurrera lanean hasiko gara Espainiako Txapelketak prestatzeko eta hor hemen izan garen bezain protagonista izateko.”
CICLOCROSS
BTT
BTT
BTT
EUSKAL SELEKZIOA
ERREPIDEA