Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

BEHARREZKO NAZIOARTEKO ESPERIENTZIAREN BILA

13-KOMARTXOA-KO2023

Euskadiko Junior Mutilen Selekzioak igande honetan UCI mailako Bernaudeau Klasikoan parte hartuko du. Vendeeko lasterketak 130 kilometro izango ditu eta selekzioaren helburua nazioarteko lasterketek ematen duten maila doitzea izango da.

BEHARREZKO-NAZIOARTEKO-ESPERIENTZIAREN-BILA

(c) ETXF

Otsailean afizionatuen Euskadiko Selekzioa etxean aritu bazen Essor Basque leihatzen, urteko errepideko bigarren irteera junior mutilak Vendeera eramango ditu. Iazko emaitza bikainaren ostean selekzioak berriz ere proba sonatu honetara joateko gonbidapena atsegin handiz jaso du. Lasterketak 130 kilometro izango ditu gora behera ugarirekin. La Roche sur Yon abiatuko da lasterketa, oso teknikoak izango diren 95 kilometro gainditu ostean, azken 35 kilometroak, 7 kilometrotako zirkuitu batean egingo dituzte, 5 itzuli emanda La Tardièren.

Euskadiko Selekzioa bertan izango da bost txirrindularirekin: Gorka Corres Ibañez de Opakua (2005), Hodei Muñoz Gabiña (2006), Unax Olano Arozena (2005), Adur Tapia Iriarte (2005) eta Gari Ugarte Larrea (2005). Selekzio oso indartsuarekin beraz aurre egingo dio Euskadik Bernaudeau Klasiko honi. Euskal denboraldiak 2 asteburu bakarrik izan baditu ere, dagoeneko txirrindulari hauen doai onak nabarmendu dira. Gari Ugartek garaipena lortu zuen Villatuertan eta Hodei Muñozek bigarren postua lortu zuen Berriatuan. Ahaztu gabe Muñozen eta Gorka Corresen ziklokros denboraldi itzela.

 

Mikel Alonso Oiarbide hautatzailearen hitzetan: “Ez da hautaketa erraza izan denboraldi hasiera izanda lasterketa gutxi izan ditugulako. Hautatutako txirrindulariekiko erreferentzi onak ditugu eta ikusiko dugu zer nolako maila ematen duten Europa osoko talde onenen batzuen pare. Nik haiengan sinisten dut, nazioarteko mailan ondo egin dezakete eta gogotsu gaude haiekin lanean ekiteko.”

Teknikariak:

 

Mikel Alonso Oiarbide, Enaitz Roteta Erkizia eta Iker Imaz Ormazabal.

ARGAZKI GALERIA

BEHARREZKO NAZIOARTEKO ESPERIENTZIAREN BILA