Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

OINARRIAK ONDO SENDOTUTA ESSOR BASQUEN

13-KOOTSAILA-KO2023

Euskadiko Selekzioak Essor Basqueko bigarren asteburua zapore gazi-gozoarekin amaitu du. Ostiraleko eta larunbateko gogortasunak estrategiarako aukera gutxi utzi zuen eta igandeko ausardiaren oinardetan zoritxarra izan zuen selekzioak.

OINARRIAK-ONDO-SENDOTUTA-ESSOR-BASQUEN

Iñaki Diaz Melero lasterketa buruan Mauleko azken lasterketan. (c) Martin Early

Essor Basqueko hiru lasterketa gogorrenak amaituta, balorazio positiboa egin du Eneko Iparragirre Lekuona hautatzaileak. Ostiralean, hilak 10ean, Donapaleun ospatutako lasterketan igotzaileek euren lehenengo aukera izan zuten. Oxkaxeko, Gamiako eta Iparlatzeko igoerekin lasterketa oso gogor joan zen. Bigarren igoeran, Gamian, lasterketa asko hautsi zen. Lasterketa buruan 10 txirrindulari inguruko talde osotuta bertan Ander Ganzabal (LAB) euskalduna zegoela. Bigarren taldeak Euskadi Selekzioko Alex Diaz Alvarez zegoen beste euskaldun batzuekin. Gamiako jaitsiera amaitzean tropel handi bat osatu zen baina lasterketa buruko taldetxoaren errenta handitzen zihoan. Azken kilometroetan lasterketa buruan leiha handia egon zen eta hirukote batek erasoa jo eta helmugara iristea lortu zuen. Sprintean Oliver Knight gailendu zen eta Ganzabalek hirugarren postua lortu zuen. Alex Diaz izan zen Euskadiko Selekzioko lehena.

 

Larunbatean irteera esplosiboa izan zen Gamiako lehenengo igoera bosgarren kilometroan abiatzen zelarik. Lehenengo igoeran eguneko ihesaldia osatu zen. Euskadiko Selekzioko Nicolas Alustiza Goenaga, Julen Arriolabengoa Beitia, Haritz Sein Sanchez eta Iker Trigo Hernandez tropel nagusian mantentzen ziren. Bigarren mendatea hasi baino lehen ere Alex Diazek bat egitea lortu zuen. Ihesaldia errenta handitzen joan zen bigarren igoeraren ostean. Azken igoeran bi txirrindulari besterik ez genituen lasterketa buruan Bennet (EUR) eta Larmet (DIN). Tropel nagusitik, Sein geratuta, selekzioak ez zuen aukera handirik izan tiraka jartzeko errenta kontrolatzeko. Azken kilometroetan Laboral Kutxa tiraka jarri zen arren ez zuen lortu aurreko bi txirrindulariak harrapatzea eta bien arteko sprintean Larmetek (DIN) irabazi zuen. Lehenengo euskalduna Unai Esparza (EUL), zazpigarren, izan zen egun oso leihakor baten ostean. Selekzioko lehena berriz ere Alex Diaz izan zen.

 

Igandean, hilak 12n, mendate gogorrak alde batera utzi zituen Essor Basqueko tropelak eta Mauleko ibilbide klasikoari aurre egin zion. Euskadiko Selekzioa jarrera erasokorra erakutsi zuen irteeratik baina 60 kilometroren faltan izandako eroriko handian 3 txirrindulari (Arriolabengoa, Sein eta Etxabe) lasterketatik kanpo geratu ziren. Eroriko horren osteko kaosean Iñaki Diaz Melerok ihesaldia harrapatzea lortu zuen. Atzean, talde asko murriztuta, inorrek ez zuen kontrol lan handirik egin eta ihesaldiak, 15 txirrindulari ingurukoa, alde egin zuen. Errentak gora egin zuen eta taldetxoak helmugara iristea lortu zuen. Sprintean berriz ere Knight gailendu zen. Iñaki Diaz izan zen selekzioko onena 18. postuan, gainerako txirrindulariak tropelean iritsi ziren.