Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKADIKO SELEKZIOAREN ARRAKASTA

06-KOABENDUA-KO2022

Azken urteetan Euskadiko Selekzioarekin egondako 6 txirrindulari profesionaletarako jauzia egingo dute. Laboral Kutxa taldeak profesionalizaziorako egingo duen pausuarekin, profesional dimentsioa emango dio emakumezkoen euskal txirindularitzari.

EUSKADIKO-SELEKZIOAREN-ARRAKASTA

Eneritz Vadillok (U19 ITT) eta Joseba Lopezek (U23 RR) estatuko txapeldun izatea lortu zuten Euskadiko Selekzioarekin udan.

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak bi helburu argi ditu: txirrindularitza arautzea eta sustatzea gure lurraldean alde batetik eta beste aldetik etorkizuneko izarren kirol heziketaren bermatzaile izatea. Maila guztietako selekzioetan gazteekin lan egitean, haien garapen pertsonalean laguntzeaz gain, beti ere gorakako begirada dago. Noizbait gazte horiek txirrindulari profesional izango ote diren esperantzarekin.

 

Bide horretan dagoeneko ehundaka txirrindulari izan dira profesionaletara pasa direnak haien taldeekin eta eskolekin batera Euskadiko Selekzioaren laguntza izan dutenak. Hurrengo beste sei txirrindulari profesional berri izango ditugu: Joseba Lopez Cuesta (Caja Rural-RGA); Xabier Berasategi Garmendia, Enekoitz Azparren Irurzun eta Andoni Lopez de Abetxuko Jimenez (Euskaltel-Euskadi) eta; Eneritz Vadillo Crespo eta Naia Amondarain Gaztañaga (Laboral Kutxa).

 

Aipatzekoa batez ere Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak emandako aurrerapausoa. 2024. urtean Women World Tour mailara iritsi nahian, hurrengo urtean emakumezkoen euskal txirrindularitza profesionalizatzen hasteko pausuak emango dituzte. Horri esker berme profesionala eskainiko diete Eneritz Vadillori (2004, Espainiako U19 ITT Txapelduna) eta Naia Amondarain Gaztañagari (2001, Espainiako Madison Txapelduna). Haiekin batera Tania Calvo Barbero, Usoa Ostolaza Zabala, Idoia Eraso Lasa eta Mireia Arriazu Aguado euskaldunek ere aukera izango dute.

 

Gizonezkoen atalean Joseba Lopez Cuesta (2000, Espainiako U23 Txapelduna) Caja Rural-RGA taldearekin jauzia emango du Euskadiko Selekzioarekin aurten Mallorcan estatuko 23 urtez azpiko txapeldun izan ostean. Josebak bere U23 ibilbide osoa euskal taldeetan eta egutegian egin du, lehenengo hiru urteak Eulen-Jirabira taldean eta azkenekoa Caja Rural-Alea taldean. Euskaltel-Euskadira hiru gazte euskaldun pasako dira, hiruak euskal taldeetan eta egutegian hezitutak. Xabier Berasategi Garmendia eta Enekoitz Azparren Irurzun Laboral Kutxa U23 taldetik eta Andoni Lopez de Abetxuko Jimenez Caja Rural-Alea taldetik. Mikel Retegi naparrak ere jauzia emango du Kern Pharma taldera, bera ere afizionatuetako euskal egutegian bikain ibili eta gero eta Nafarroako Selekzioarekin hainbatetan egon ostean.