16-KOURRIA-KO2023
Rankingak guztira 11 proba izango ditu.
Abuztuan aurkeztu bazen ere aurre-egutegia, denboraldi hasierarekin batera konfirmatu da ETxFren Ziklo-Kros Rankingak 11 lasterketa izango dituela eta euskal denboraldiak nazioarteko hitzordu bakarra izanen duela, Karrantzako Nazioarteko Ziklokrosa. Edonola ere, hitzordu nagusia urtarrilean iritsiko da Amurrion Kuskumendi MTB Klubak antolatuko dituen Espainiako Txapelketekin.
Amurriora begira egituratuko da urtea, bai egutegiari dagokionez baita ere Euskadiko Selekzioari dagokionez. Orain arte euskal ziklo-kroslariek maila bikaina erakutsi dute, hala nola Hodei Muñoz Gabiña (ALI) UCIko junior gizonezkoen sailkapenean lehen postuan dago, Diego Ruiz de Arkaute de Alda (CJA) gasteiztarrak pasa den asteburuko Burgoseko bi probak irabazi ditu eta junior gizonezkoetan ere Espainiako Kopako lehenengo hiru postuak euskaldunak betetzen dituzte: Muñoz bera, Unax Galan Cortazar (SBM) eta Asier Beraza Menoyo (BER). Aldi berean, aurten lehen aldiz Javier Ruiz de Larrinaga hautatzailearen eskutik formakuntzara bideratutako lehen euskal taldea sortu da junior eta 23 urtez azpikoen mailetan: Bertako Igogailuak-Spiuk taldea.
Horrela abiatuko da rankinga igande honetan Tolosan, goizeko 9h00tatik aurrera. Baina lehenago, larunbatean, lasterketak izango dira ere Iurramendin. Lurralde federazioak egiten ari diren lanari esker hainbat probetan eskolartekoen lasterketak ospatuko dira ere ziklo-krosaren pasioa txikienei erakusteko. Tolosakoaren ostean beste 10 lasterketa izango ditu rankingak urtarrilaren 7an Ormaiztegin amaitzeko. Informazio guztia fvascicli.eus webgunean eta #EuskalZX traolan topatu ahal izango duzue.
FEDERAZIOA
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA