Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKALDUN TXAPELKETA MARTXAN

25-KOOTSAILA-KO2022

Larunbat honetan Euskaldun Txapelketa abiatuko da gizonezkoentzat Zumaian. Datorren igandean emakumezkoen Euskaldun Txapelketa hasiko da Zaldibarren.

EUSKALDUN-TXAPELKETA-MARTXAN

Zumaiako Sariaren kartela.

Otsailaren 26an abiatuko da Zumaian 2022ko Gizonezkoen Euskaldun Txapelketa. Aurten Zumaiako probak ibilbidea berritu du eta azkeneko kilometroetan Meagako mendatea (3,95km, %3,39) bitan igo beharko dute txirrindulariek. Goizeko 10h00etan abiatuko da lasterketa eta bertan 180 txirrindulari izango dira, Euskal Herriko talde guztietakoak eta baita kanpotik etorritako hainbat talde.

 

Zumaiako Sariak beti partaide maila handia izan du, horrela erakusten du adibidez iazko garailea, Marc Brustenga aurten Trek-Segafredo World Tour taldeko txirrindularia dela.

 

Gizonezkoen Eskaldun Txapelketak udaberrian zehar jarraipena izango du. Tolosan amaituko da ekainaren 18an. Jarraian Lehendakari Txapelketaren txanda izango da, ekainaren amaieratik denboraldia bukatu arte. Bestalde hurrengo astean ere Emakumezkoen Euskaldun Txapelketa abiatuko da Zaldibarren, martxoak 6an.

 

Emakumezkoen zein gizonezkoen Euskaldun Txapelketen informazio osoa izateko sare sozialetan hashtagh ofiziala #EuskaldunTxapelketa izango da.

ARGAZKI GALERIA

EUSKALDUN TXAPELKETA MARTXAN