17-KOUZTAILA-KO2024
(c) RFEC
Mendi-bizikletako XCO txapelketekin amaitu dira aurtengo estatuko txapelketak Euskadiko Selekzioarentzat. Urtarrilean etxean, Amurrion hasi zen (edo hasi ziren) bidaia(k) Huelvako El Almendro amaitu da. Bertan junior mailako neska eta mutilek emaitza oso positiboak lortu dituzte modalitatearen etorkizuna aldarrikatuz.
Junior mutilen lasterketan Eneko Olveira Rodrigo eta Unax Galan Cortazar protagonistak izan ziren. Lasterketaren lehenengo itzulian taldetxo batek aurrerako bidea egin zuen tartean Olveira eta Galan zeudela. Talde horretan erasoak jarraituak ziren uneoro. Bi itzuliren faltan hiru txirrindulari lasterketa buruan geratu ziren eta euskaldunak brontzezko dominaren lehiari eutsi nahian, jazarpenean geratu ziren. Azken txanpan Eneko Olveirak bakarkako jazarpenari ekin zion hirugarren postuan zegoen txirrindulariarengana iritsi arte. Azken metroetako joari ezin izan zion eutsi Olveirak eta helmugan laugarren postuan sailkatu zen, Unax Galan Cortazar seigarren izan zen. Geroago sartu ziren Euskadiko Selekzioko gainerako kideak; Peio Munduate Aizkorreta 16. postuan, Igor Magaz Trigo 37. postuan, Mikel Gamboa Llona 45. postuan eta Unax Menika Martelo 55. postuan.
Nesken lasterketan beroak gora egin zuen eta komeri handiak sortu zituen txirrindulariengan. Magali Albixu Etxebeste 7. sailkatu zen irteeratik top10ean sartuta ibili ostean. Lasterketa burutik urrun ibili arren, esperotako maila baino hobeto ibili zen oiartzundarra. Iraia Zapirain Olasagastik lehenengo urteko txirrindularia izanik esperientzia pilatzea zuen helburu hurrengo denboraldira begira eta maila duina emanez 17. helmugaratzea lortu zuen. Laida Hierro Alzolak 22. amaitu zuen lasterketa osasun arazoak zirela medio.
FEDERAZIOA
BTT
BTT
ERREPIDEA
BTT
FEDERAZIOA