10-KOUZTAILA-KO2024
(c) ETXF
Andaluziaraino bidaia egingo du aste honetan Euskadiko Selezkioak udako azken estatuko txapelketei aurre egiteko. El Almendron lehiatuko dira mendi bizikletako aurtengo txapelketak eta bertan izango dira Euskadiko Selekzioko juniorrak. Guztira bederatzi txirrindulari eramango ditu selekzioak, denak juniorrak. XCO lasterketak igandea goizean ospatuko dira, 9h00etan junior mutilak abiatuko dira eta 10h47tan junior neskak.
El Almendroko zirkuituak 4,2 kilometrojo luzera du eta desnibel handiko zirkuitua izan arren ez du gune tekniko nabarmenik izango, beraz indarrek protagonismoa hartuko dute teknikaren gainetik. Indarrak ondo kudeatzearekin batera beroa gakoa izan daiteke, batez ere eguerdiko lasterketetan. Iganderako 33º iragarrita daude eguerdian, beraz anoak ondo kudeatzea gakoa izango da.
Euskadiko Selekzioa dominen lehian izateko helburuarekin doa Andaluziara. Horren alde egingo du Eneko Olveira Rodrigok, Espainiako Kopako garailea suertatu dena edo Iraia Zapirain Olasagastik, Green Series txapelketa irabazita. Beste modalitatetan nabarmendu diren txirrindulariek ere dominak eskuratzeko lehian izateko helburuarekin doaz Huelvara. Tartean, Laida Hierro Alzola, igandean brontzezko domina eskuratu zuena errepide proban edo Unax Galan Cortazar, estatuko ziklo-kros azpitxapelduna urtarrilean Euskadiko Selekzioarekin.
Hauek dira selekzioko bederatzi txirrindulariak: Magali Albisu Etxebeste (2006, JRG Norclamp); Unax Galan Cortazar (2006, Euskoime-BH); Mikel Gamboa Llona (2007, Occident Miribilla); Igor Magaz Trigo (2006, Mendiz Mendi); Unax Menika Martelo (2007, Occident Miribilla); Peio Munduate Aizkorreta (2007; JRG Norclamp); Eneko Olveira Rodrigo (2006, JRG Norclamp) eta Iraia Zapirain Olasagasti (2007, JRG Norclamp).
CICLOCROSS
CICLOCROSS
BTT
BTT
EUSKAL SELEKZIOA
ERREPIDEA