Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

JULEN LATORRE, NAHIA POLO ETA GEXAN ALBISU DIRA EUSKADIKO XCM TXAPELDUN BERRIAK

06-KOURRIA-KO2022

Igandean ospatu ziren Euskadiko XCM Txapelketak Sub23entzat, eliteentzat eta masterrentzat. Elite kategorian Julen Latorre izan zen txapelduna lasterketa irabaziz, Gexan Albisu aldiz 23 urtez azpiko txapeldun izan zen eta Nahia Polo emakumezkoetan.

JULEN-LATORRE-NAHIA-POLO-ETA-GEXAN-ALBISU-DIRA-EUSKADIKO-XCM-TXAPELDUN-BERRIAK

Txapeldun guztiak podiumean.

Lasterketa gogorra diseinatu zuten Barakaldoko “Aire Norte” antolatzaileek, 65 kilometroetan txirrindulariek 2300 metro positibo gainditu behar izan zituzten, ibilbide benetan “basatia”. Hasieratik erritmo azkarra markatu zuten lasterketa buruko txirrindulariek, lehenengo 10-15 kilometroak igoeran ziren arren. Igoera amaitu orduko talde nagusia murriztuta zegoen eta zenbait ihesaldi saiakera izan ziren.

 

Lehenengo kilometro gogorrak gainditzean gune teknikoenean sartu ziren txirrindulariak. Gune hori banaka joatekoa zen eta hor teknika gehien zutenek eta igoeran zehar indarrak hobe kudeatu zituztenek  aurrera egitea lortu zuten. Lasterketa buruan 8-10 bat lagun inguruko taldea osatu zen. Ibilbideak zuen gogortasuna pixkanaka min egiten joan zen eta lehen taldetxoa pixkanaka txikitzen joan zen. Oso garrantzitsua izan zen indarrak ondo kudeatzea.

 

Azken kilometroetan 4-5 txirrindularietako taldetxoa osatu zen. Azken kilometro horiek Barakaldoko XCO zirkuituan ziren eta bertan teknikak eta indarrak gorde izanak berebiziko garrantzia izan zuten. Julen Latorre Guliasek (IND) azken kilometroetan erasoa jo zuen eta metro gutxi batzuekin bada ere, helmugara lehenengo postuan sartu zen, Euskadiko txapeldun berria izendatuz. Bigarren postua Egoitz Egiarte Madarietarentzat (SGI-Master 30retan txapeldun) izan zen eta hirugarrena Julen Zubero Aldekoarentzat (ZUB).

 

23 urtez azpiko txapelduna Gexan Albisu Etxebeste (JRG) izan zen, zortzigarren postua lortuta garailearekiko 15 minututara. Nahia Polo Amenabar (JRG) emakumezko bakarra izan zen lasterketa amaitzen eta bera izan Euskadiko 23 urtez azpiko txapeldun berria. Lasterketa “lasaia” izan zuen berak bakarrik zegoela helmugara arte ez zekien arren.

 

Master 40etan Iñaki Villalain Bilbao (AST) gailendu zen eta Master 50retan Jesus Angel Espada Martinez (CCG).