Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKADIKO SELEKZIOA ALPEDRETEKO ESPAINIAKO KOPARA

25-KOMARTXOA-KO2022

Igande honetan Euskadiko Selekzioak Alpedreteko X-Sauce Sari Nagusia leihatuko du, Mendi Bizikletako Espainiako Koparen baitan. Guztira 12 txirrindulari kadetek eta juniorrek defendatuko dituzte ikurriñaren koloreak.

EUSKADIKO-SELEKZIOA-ALPEDRETEKO-ESPAINIAKO-KOPARA

(c) ETXF

Neguan zehar egin diren teknifikazio jardunaldiei jarraituz, Euskadiko Mendi Bizikletako Selekzioak asteburu honetan, martxoak 26-27, Alpedretera joango da (Espainia) 12 kadete eta juniorrekin Espainiako Kopa leihatzera. Joango diren 12 txirrindulariak honako hauek dira, juniorretan: Unai Zurita Gutierrez, Eneko Olveira Rodrigo, Eneko Balda Enciso, Jokin Ascarai, Valeria Mouro Alvarez eta Egoitz Hoyas. Kadete mailakoak honako hauek izango dira: Oskitx Egiguren Santamaria, Peio Munduate Aizkorreta, Unax Galan Cortazar, Unax Lombraña, Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelena eta Magali Albisu Etxebeste.

 

Teknifikazioekin jarraituz atzerrira bidaiatzeko aukera honetan helburua da gazteei aukera ematea haien gaitasunak hobetzen jarraitzeko eta. Estatuko txapelketei begira helburua top10a bilatzea izan behar du txapelketetako irteera postuetarako puntuak lortzeko. Orain arte kadete mailan pandemiagatik konpetizio gutxi izan duten arren aurten maila polita erakusten ari dira eta Oskitx Egigurenek dagoeneko garaipena lortu egin du Green Series txapelketan. Juniorretan Green Series txapelketan Valeria Mourok, Egoitz Hoyasek eta Unax Lombrañak ere garaipenak lortu dituzte eta Valeriak gainera aurreko asteburuko Espainiako Kopan laugarren postua lortu zuen.

 

Igandeko zirkuitua luzea eta oso teknikoa izango da. Harri gune askorekin eta zenbait jauzi eta zati ebakiekin aurkituko dira txirrindularia guztira 6 kilometro dituen zirkuituan. Goiza kadeteek hasiko dute 9h00etan, 10h30etan nesken txanda izango da (kadete zein juniorrak) eta 12h30etan juniorren lasterketa leihatuko da.

ARGAZKI GALERIA

EUSKADIKO SELEKZIOA ALPEDRETEKO ESPAINIAKO KOPARA