27-KOOTSAILA-KO2024
Ander Albizu Urresti txapeldun podiumean (c) RFEC
Asteburu emankorra izan du Euskadiko Selekzioak Galapagarren lehiatu diren Espainiako Pista Txapelketetan. Selekzioko lau txirrindulariek, denek, dominak lortu dituzte, nabarmenduz Oskar Higuera Rodriguezen (MC4) urreak Omniumean, kilometro proban eta Scratchean eta Ander Albizu Urrestiren (MC5) urreak bakarkako jazarpenean eta Scratchean.
Larunbatean lehiatu zituzten lehenengo lasterketak Euskadiko Selekzioko kideek. Sailkatze fasearen ostean arratsaldean lehenengo dominak iritsi ziren. Ander Albizu Urresti txapeldun bilakatu zen bakarkako jazarpenean. Oskar Garro Antxiak brontzezko domina eskuratu zuen MC2 mailako bakarkako jazarpen proban eta bide berdina jarraituta Oskar Higuera Rodriguezek beste brontze baten jabe egin zen MC4ko jazarpenean. Arratsaldea ixteko Euskadiko Selekzioak (Oskar Garro Antxia, Aitor Oleaga Pajaro eta Ander Albizu Urresti) brontzea eskuratu zuen taldekako abiadura proban.
Igandean beste bi proba lehiatu zituzten txirrindulariak, kilometroa eta Scratcha beti ere Omniumaren sailkapen nagusia lehian zegoela. Domin bilduma zabaltzen jarraitu zuten euskal txirrindulariek kilometro proban. Oskar Higuera Rodriguezek urrearekin egin zen mila metroetako bakarkako esfortzuan eta Oleagak eta Garrok brontzeak ere lortu zituzten haien mailetan. Ander Albizuk ezin izan zuen erlojupeko ona egin eta berebizikoak ziren puntuak galdu zituen sailkapen nagusian.
Txapelketak amaitzeko Scratch probako bi lasterketak lehiatu ziren, MC1-2-3 mailetakoa eta MC4-5 mailetakoa. Lehenengoan Oskar Garrok hirugarren postua eskuratu zuen, brontzezko beste domin bat eskuratuta eta Omniumean hirugarren amaituz. Aitor Oleagak ere Omnium bikaina burutu zuen brontzesko beste domin batekin. MC4-5 lasterketan Ander Albizu oso lehiakorra agertu zen arren ez zuen lortu tarterik irekitzea. Azken itzuli t’erdian bi euskaldunek indarrak batu zituzten eraso bortitz bat jotzeko eta orduan bai lortu zuten talde nagusia aldentzea eta garaipena lortzea bakoitza bere mailan, urrezko domin bana eskuratuz. Omnium sailkapenean Oskar Higuerak MC4 mailan txapela (maillota) eskuratu zuen beste urte batez eta Ander Albizu, kilometro proban galdutako puntuengatik, zilarrezko dominarekin geratu zen.
Nabarmendu ere asteburuan Galapagarren elite eta 23 urtez azpiko pistako txapelketak lehiatu direla eta bertan euskaldunek aparteko emaitzak lortu dituztela ere. Duela bi asteetako Omnium eta Madison Txapelketetako emaitzei jarraipena emanez Eukene Larrarte Arteagak urrea lortu zuen Scratchean eta zilar bina kanporaketan eta puntuaketan. Eustrak-Euskadi taldea hirugarren sailkatu egin zen domin sailkapenean sei domin bilduta, tartean Ekain Jimenez Elizondoren hiru dominak (urrea kilometro proban eta bi zilar abiadura eta Keirin probetan) eta Ziortza Isasiren beste hiruak (urrea bakarko jazarpenean, zilarra Scratchean eta brontzea kanporaketan). Jaime Romero Villanuevak ere urrezko domina eskuratu zuen puntuaketan eta brontzezkoa Scratchean eta Tania Calvo Barbero bigarren izan zen Keirinean.
CICLOCROSS
BTT
BTT
BTT
EUSKAL SELEKZIOA
ERREPIDEA