Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

SENTSAZIO ONAK BERRESKURATZERA

04-KOAPIRILA-KO2023

Mallorcan lortutako emaitza urrien ostean, Euskadiko Selekzioak aste honetan Espainiako Kadete eta Junior Pista Txapelketetan parte hartuko du Galapagarren (Madril) duela bi asteko sentsazioei buelta eman nahian.

SENTSAZIO-ONAK-BERRESKURATZERA

(c) Martin Early/ETXF

Omnium eta Madison Txapelketak ez ziren espero bezala joan eta Euskadiko Selekzioak ez zituen borrokatutako dominak erdietsi. Hala ere, sentsazioak onak izan ziren batez ere kadete mailako Izaro Etxarri Aranburuk lortu zituen domin binagatik. Galapagarren Euskadiko Selekzioa zabalagoa izango da eta proba ezberdinetan jomuga jarriko du txapelketak eta dominak eskuratzeko.

Txapelketak ostegun arratsalde honetan hasiko dira sailkatze probekin. Ostiral goizean banakako jazarpeneko finalak ospatuko dira 9h30tatik aurrera eta 11h20tatik aurrera Scratcha leihatuko da. Arratsaldean abiadura proben eta bakarkako erlojupekoaren finalak ere leihatuko dira. Larunbat goizean sailkatze probak ospatuko dira eta arratsaldean taldekako jazarpen probako eta taldekako abiadura probako finalak leihatuko dira. Horien ostean kanporaketa finalak ere leihatuko dira arratsaldea amaitzeko. Txapelketak igandean amaituko dira puntuaketa eta keirin finalekin.

 

Euskadiko Selekzioa bertan izango dira Asier Maeztu Bilabeitia eta Onditz Urruzmendi Lizeaga hautatzaileek diseinatutako taldeekin. Txirrindulari hauek parte hartuko dute kadete mailan: Aimar Capdequi Jueste, Joan Cardona Valdajos, Naiara Espinosa Angulo, Izaro Etxarri Aranburu, Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelena, Unai Moran Aranzabal, Irati Mitxelena Arrilaga, Eñaut Urkaregi Sanz. Junior mailan aldiz bertan izango dira: Beñat Ilzarbe Daza, Izaro Oliveira Alberdi, Tamirat Navarro Garcia, Tasio Semperena Oiartzabal, eta Urko Vidal Mendia.

ARGAZKI GALERIA

SENTSAZIO ONAK BERRESKURATZERA