21-KOUZTAILA-KO2022
(c) ETXF
Urteko erronka handiena izango dute asteburu honetan mendi bizikletako XCO txirrindulariek. Ostiraletik igandera Gredoseko Parke Naturalean estatuko txapelketak leihatuko dira eta bertan Euskadiko Selekzioak domin mordoa eskuratzea du helburu. Horretarako Alex Alvarez hautatzaileak selekzio leihakorra eta indartsua diseinatu du.
Candeledako zirkuitua oso teknikoa da bai goruntz baita beheruntz ere, harri asko ditu eta penditz handiko igoera bai eta jaitsierak ditu. Erabat konzentratuta joateko zirkuitua da eta akats gutxi onartzen dituena, mekanika ongi zaindu beharko da. Beroak ere garrantzi handia izango du, izan ere igoera asko itzal gabe dira, beraz fresko mantentzen saiatzea gakoa izango da.
Lasterketak ostiralean hasiko dira errelebo frogarekin. Selekzioa batera arituko da Euskadiko maillota podiumean egon dadin. Larunbatean 23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa ospatuko da, 12h45tatik aurrera. Larunbatean arratsaldean XCE/Kanporaketa proba ospatuko da. Proba berria da euskaldunentzat eta esperientzia hartzea izango dute helburu etorkizunera begira.
Igande goizean juniorren, 23 urtez azpiko emakumeen eta eliteen txanda izango da. Junior mutilak izango dira lehenak ateratzen, goizeko 9h00etan. Hurrengoak parte hartzen emakumezkoak izango dira, 10h45tatik aurrera nesken lasterketaren irteerak izango dira (10h45 eliteak, 10h46 23 urtez azpikoak eta 10h47 juniorrak). Azken lasterketa 12h45tan abiatuko da, elite gizonezkoen lasterketa.
Euskadiko Selekzioa txirrindulari hauekin izango da Avilan:
JUNIORRAK
Valeria Mouro, Egoitz Hoyas, Jokin Ascarai, Eneko Balda, Unax Lombraña
23 URTEZ AZPIKOAK
Gexan Albisu, Igor Bilbao, Ugaitz Arrieta
ELITEAK
Iñigo Gomez, Zaloa Trevilla
BTT
BTT
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA