Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

JOSEBA LOPEZ CUESTA DA ESPAINIAKO U23 TXAPELDUN BERRIA

25-KOEKAINA-KO2022

Gasteiztarrak sprintean Jose Marini (AND) irabazi dio eta txapelketa eskuratu du. Enekoitz Azparrenek laugarren postua eskuratu du.

JOSEBA-LOPEZ-CUESTA-DA-ESPAINIAKO-U23-TXAPELDUN-BERRIA

(c) RFEC

Mallorcan ospatutako txapelketak aurreikusitako gidoia jarraitu dute. Hasierako kilometroetan ihesaldi bat sortu da, bertan Euskadiko Selekzioak Alex Diaz Alvarez sartzea lortu du. Zirkuitura iristean, tropelak ihesaldia harrapatu egin du eta Sa Creurako lehenengo igoeran guztiz lehertu da lasterketa. Aurrean 11 txirrindulariko taldetxoa sortu da, bertan Julen Arriolabengoa Beitia eta Joseba Lopez Cuesta ziren.

Sa Creu lehenenego aldiz gainditu eta gero, bi itzuli eta erdi falta zirenean (-40km) Joseba Lopezek eta Jose Marinek (AND) erasoa jo dute elkarrekin. Atzean 9ko taldean elkarri begira hasi dira eta tropelak irentsi ditu. Azken itzulian mugimendu asko izan dira tropelean eta hirukote arriskutsuak aurrera jo du, bertan Enekoitz Azparren zegoen Abel Balderstonekin (CAT) eta Pablo Castrillorekin (ARA). Errenta 30 segundotara jaistea lortu duten arren ezin izan dute aurrekoak harrapatu eta lasterketa buruko bi txirrindulariek sprintean jokatu dute txapelketa. Sprintean Joseba Lopezek sendo jo du eta Marin gurpiletik ateratzea lortuta Espainiako Txapeldun izendatu da. Enekoitz Azparrenek laugarren postua lortu du eta Xabier Berasategi izan da tropel nagusiko lehenengo txirrindularia.

Joseba Lopezen hitzetan: "Selekzioak lasterketa gogorra egitea erabaki du. Talde indartsuena genuen. Nik sentsazio oso onak nituen, lehenengo igoeran Julenekin ihesaldi batean sartu naiz. Malda beheran Jose Marinekin joan naiz eta hankak onak nituenez sprintean irabaztea lortu dut."