Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

URREA DASTATZEKO ASMOAREKIN MALLORCARA

21-KOEKAINA-KO2022

Asteburu honetan 23 urtez azpikoen gizonezkoen Euskadiko Selekzioak Mallorcan ospatuko diren Espainiako Errepide Txapelketak leihatuko ditu. Selekzioaren helburua garaipenaren leihan egotea izango da.

URREA-DASTATZEKO-ASMOAREKIN-MALLORCARA

Euskadiko Selekzioa

Mallorca izango da asteburu honetan zehar estatuko elite eta 23 urtez azpikoen txapelketen egoitza. Euskadiko Selekzioak azken urteetan bezala 23 urtez azpikoen gizonezkoen taldearekin parte hartuko du. Bi lasterketa leihatuko dira. Ostiralean goizez 10h30etatik aurrera erlojuaren kontrako lasterketa leihatuko da. Guztira 21,5 kilometro gainditu behar izango dituzte Cala Millorretik abiatu eta amaituko den lasterketan. Euskadiko Selekzioak Enekoitz Azparren eta Haimar Etxeberria gipuzkoarrekin parte hartuko du.

 

Larunbat arratsaldean, 16h00tatik aurrera, errepide lasterketa leihatuko da Cala Millor eta Palma artean. Ibilbideak 164,3 kilometro izanen ditu eta azken 60 kilometroetan Coll de Sa Creu mendatea hirutan gainditu beharko dute txirrindulariek. Euskadiko Selekzioak bertan bederatzi txirrindularirekin parte hartuko du: Xabier Berasategi, Enekoitz Azparren, Unai Zubeldia, Haimar Etxeberria, Iñaki Diaz, Joseba Lopez, Julen Arriolabengoa, Alex Diaz eta Endika Balza. 

 

Coll de Sa Creu mendateari egin beharreko hiru igoerek lasterketa estutuko duten arren, txirrindulari azkarrek aukera handiak izango dituzte txapelketa irabazteko. Horregatik selekzioan hainbat txirrindulari azkar izango dira Xabier Berasategi, Haimar Etxeberria, Endika Balza edo Enekoitz Azparren bezala. Eneko Iparragirre hautatzaileak azaldu bezala: “Aukera aunitz ditugu garaipenaren leihan suertatzeko. Igotzaileak eramaten ditugun arren, gure muina txirrindulari azkarrak izanen ditugu. Horiekin hainbat modutara jokatu dezakegu lasterketa. Xabier Berasategi Italiako U23 Giroko etapa batean laugarren postua eskuratzetik dator eta pedalkada bikainarekin etorriko zaigu Mallorcara”.

ARGAZKI GALERIA

URREA DASTATZEKO ASMOAREKIN MALLORCARA