06-KOOTSAILA-KO2024
(c) Martin Early
Urteko bigarren estatuko txapelketari aurre egingo dio asteburuan Euskadiko Selekzioak. Kasu honetan pistako txirrindulariak Sevillako Dos Hermanas herriraino joango dira Omnium eta Madison txapelketak leihatzera. Txapelketak larunbatean hasiko dira Omnium probarekin (Scratch, Tenpo, Kanporaketa eta Puntuaketa) eta igandean amaituko dira Madison probarekin. Espainiako Kopan erakutsitako maila onak esperantzak pizten ditu Euskadiko Selekzioarengan, batez ere junior mailan Izaro Etxarri Aranburuk sailkapen nagusiko garaipena lortu ostean, Eñaut Urkaregi Sanzek orokorreko bigarren postua lortuta eta Irati Mitxelena Arrilagaren eta Kimetz Aranburu Urrutxurturen hirugarren postuekin.
Sevillara guztira 10 kadete eta junior txirrindulari joango dira Euskadiko Selekzioarekin. Larunbateko omniuma kadete eta open mailakoen sailkapen txandek irekiko dute. Jarraian kadete neskak leihatzen lehenak izango dira 10h30tan. Arratsaldeko 20h00 aldera txapeldunak zeintzuk diren jakingo da. Igandean aldiz lasterketak goizeko 9h00tan hasiko dira sailkatze txandekin eta jarraian, 10h00etan kadeteak berriz ere izango dira eguna irekitzeko arduradunak. Jarraian juniorren txanda izango da 11h00etan eta amaitzeko elite eta 23 urtez azpikoen txanda 12h15tatik aurrera.
Sevillako eguraldi epelari eta belodromoaren lehortasunari kontra egiten Essor Basqueko bigarren asteburuan negu giroa izango da nagusi. Euri asko, hotza eta haize ufada indartsuak protagonistak izango dira bigarren asteburu menditsuan. Euskadiko Selekzioak ostiralean Donapaleun eta igandean Maule Lextarren parte hartuko du. Lehenengo asteburuan emandako sentsazio onak berresteko asmoarekin aterako dira euskaldunak, Haimar Etxeberria Ansalas buru dutela. Donapaleun hiru lepo gogorri aurre egin beharko diete, Oskaze historikoa, Gamia eta Iparlatze. Igandean aldiz Maulen Larrebileko zirkuituak markatuko du Essor Basqueren itxiera.
CICLOCROSS
BTT
BTT
BTT
EUSKAL SELEKZIOA
ERREPIDEA