27-KOURTARRILA-KO2023
(c) ETxF
“Negua joan da ta”. Alde egin baino, bete-betean dugu negua Euskal Herrian baina udaberria eta udara hurbiltzen hasi diren seinale bat dugu, errepide lasterketak bueltan dira gurera. Ohi legez, otsailaren lehenengo larunbatean hasiko da Essor Basque eta Euskadiko Selekzioa bertan izango da Euskal Herriko beste hiru talderekin frantziar estatuko tropel indartsuari aurre egiteko.
Lehenengo egunean Euskadiko Selekzioarekin txirrindulari hauek izango ditugu: Eder Ruiz de Balugera Barredo (Electroalavesa, 4. urtea), Aner Arozena Dominguez (Electroalavesa, 4. urtea), Aimar Erostarbe Ugarte (Baque, 2. urtea), Eneko Arrospide Malkorra (Baque, 2. urtea), Unai Zubeldia Elduaien (Laboral Kutxa, 2. urtea), Nicolas Alustiza Goenaga (Laboral Kutxa, 2. urtea), Jon Arakama Zeberio (Eiser, Elitea), Eder Moreno Agirrezabalaga (Eiser, 2. urtekoa).
Igandean lasterketak Kanbon izango ditu irteera eta helmuga. Bertan arituko dira: Eder Ruiz de Balugera Barredo (Telco'm, 4. urtea), Aner Arozena Dominguez (Electroalavesa, 4. urtea), Aimar Erostarbe Ugarte (Baque, 2. urtea), Imanol Aceña Perez de Heredia (Laboral Kutxa, 1. urtea), Unai Zubeldia Elduaien (Laboral Kutxa, 2. urtea), Iñaki Diaz Melero (Laboral Kutxa, 2. urtea), Jon Arakama Zeberio (Eiser-Hirumet, Elitea), Eder Moreno Agirrezabalaga (Eiser-Hirumet, 2. urtekoa) eta Eneko Bedialauneta Fernandez (Electroalavesa, 2. urtea).
Eneko Iparragirre euskal hautatzailearen hitzetan: “Essor Basque aukera handia da etxeko errepideetan denboraldia maila handiko tropelean estreinatzeko. Iaz postu onak lortu genituen, batez ere aipatuz Haimar Etxeberriaren laugarren postua Tarnosen. Espainiako Txapelketei begira ere lan dinamikak lantzeko aukera oso ona da, iaz horrela egin genuen eta a zer nolako zukua atera genion Mallorcan Joseba Lopezekin txapelketa irabaziz. Euskal egutegiak aukera gutxi ematen dizkigu selekzioarekin irtetzeko beraz etxeko lehenengo aukera hau baliatu behar dugu. Eskerrak luzatu nahi dizkiet taldeei selekzioarekin kolaboratzeagatik txirrindulariak eskaintzen. Esan bezala zenbait txirrindulari Espainiako Txapelketetara begira eramango ditugu eta baten batek ere bere lehenengo lasterketa afizionatu mailan Euskadiko Selekzioarekin egingo du eta kategoriara moldatzen lagundu nahi diogu.”