Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

NIKOLAS AGIRRE GARAILE ZUMAIAN

28-KOOTSAILA-KO2022

Ibilbide aldaketa izan arren Zumaia Sariak tradizioari eutsi zion eta sprintean erabaki zen. Nikolas Agirre (Latorre Ederlan) azkarrena izan zen Haimar Etxeberriari (Caja Rural-Alea) eta Endika Balzari (Baque Team) aurre eginez.

NIKOLAS-AGIRRE-GARAILE-ZUMAIAN

(c) Alonso Photography

Euskaldun Txapelketaren lehenengo proba ospatu egin zen otsailak 26an, larunbatean, Zumaian. Partaidetza zabala izan zuen Zumaia Sariak, guztira 170 txirrindulari baino gehiagok parte hartu zuen, Euskal Herriko talde guztietako ordezkariekin eta baita ere atzerritik etorritako zenbait taldeekin. Hasieratik talde guztiek ihesaldia bilatzera atera ziren. Lehenengo kilometroetan saiakera batzuk izan ziren baina tropelak ez zituen onartu. 25. kilometroan hainbat txirrindulariek erasoa jo zuten eta 13 txirrindularietako ihesaldia eratu zen. Ihesaldiak azkar errenta egonkortzea lortu zuen eta atzean Eiser taldea kontrolatzen hasi zen.

 

Diferentzia egonkortuta kilometroek aurrera egin zuten eta ihesladiak eguneko bi tarteko helmugak eta mendiko sariak bereganatu zituen. Azkeneko igoeran dagoeneko tropela oso hurbil zegoen eta Dylan Westley -ek (Lizarte) ihesalditik bakarkako erasoa jo zuen arren 10 kilometro falta zirenean ihesitako denak harrapatu zituzten.

 

Tropelak abiadura handia zeraman eta ihesaldi saiakera batzuk egon ziren arren, bizi-bizi iritsi ziren Zumaiara. Sprintean Iker Barandiaran (Eiser) izan zen lehenengoa bizikleta dantzatzen baina bere gurpilera ondo itsatsiak zeuden Nikolas Agirrek (Latorre) eta Haimar Etxeberriak (Caja Rural-Alea) 200 metroren faltan aurre egin zioten eta amaieran Agirrek gurpil batengatik Etxeberriari irabazi zion. Hirugarren Endika Balza (Baque) izan zen.

 

Nikolas Agirrek adierazi zuen bezala: “Afizionatu mailako bi lehenengo urteak zailak izan dira baina aurredenboraldian egin dudan lan onari esker gaur ikusi da lasterketak irabazteko gai naizela. Lasterketan zehar indarrak gordetzen joan gara eta beste talde batzuen esku lasterketaren kontrola utzi. Amaieran indarrak izan ditut eta irabaztea lortu dut.” 

 

Igandean ere Euskal Herriko junior egutegia martxan jarri zen Eibarren eta Villatuertan. Eibarreko Udaberri Sarian, Yago Agirre (Iruki) gailendu zen eta Villatuertako San Veremundo Zirkuituan, Mikel Uncillak (Sakana Group) irabazi zuen. 

SAILKAPENAK ZUMAIA: https://fvascicli.eus/index.php/smartweb/inscripciones/clasificacion/22228-ZUMAIAKO-XIV-SARIA