03-KOURTARRILA-KO2023
(c) ETxF/Naike PhotoSport
Urteko lehenengo espedizioa izango du Euskadiko Selekzioak hurrengo astean Vicera egingo duen bidaiarekin, estatuko ziklokros txapelketak leihatzeko. Txapelketak hilaren 13an abiatuko dira, talde errelebo probarekin arratsaldeko 16h00tatik aurrera. Hurrengo egunean lasterketa indibidualak hasiko dira, goizean masterren lasterketetak eta arratsaldean kadete mailakoen lasterketak. Lehenengo kadete nesken txanda izango da, 15h00tatik aurrera eta 15h50tan kadete mutilak.
Igandea junior mutilekin hasiko da, 09h30tatik aurrera. Ordubete beranduago 23 urtez azpiko gizonezkoek izango dute haien lasterketa. Emakumezkoak izango dira Euskadiko Selekzioaren partaidetza amaituko dutenak txapelketetan 11h55tatik aurrera open emakumezkoen lasterketarekin, bertan erabakiko baitira elite, 23 urtez azpiko eta junior mailako txapelketak.
Javier Ruiz de Larrinaga hautzailearen hitzetan: “Asko kostatu zaigu selekzioa osatzea. Txirrindulari asko izan ditugu hautagai eta hori sentsazio oso ona da inplikazio handia ikusten dugulako gazteengandik ziklokrosarekiko. Selekzio onena dugu garaipenak lortzeko, asko borrokatu dute ziklokrosagatik eta bertan izateagatik eta gure partez euren esfortzuaren pare izatea espero dugu. Tolosako Euskal Herriko Txapelketak erabakigarriak izan dira bertan ikusi delako zein txirrindulari iritsi den hobekien denboraldi amaierara.”
Hauek izango dira Euskadiko Selekzioko kideak Catalunyan:
KADETEAK:
Markel Aranaz Seco
Irati Aranguren Carbaieda
Egoi Arenaza Mendijur
Eñaut Bilbao Arriaga
Iker Colmenero Larrakoetxea
Nahia Garcia Bidaburu
Mirari Gotxi Olartekoetxea
Aner Irizar Rodriguez
Maier Olano Arozena
Arkaitz Suso Arakama
JUNIORRAK:
Nahia Arana Quintanilla
Asier Beraza Menoyo
Gorka Corres Ibañez de Opakua
Nahia de Miguel Etxebarria
Unax Galan Cortazar
Hodei Muñoz Gabiña
Gari Ugarte Larrea
U23:
Maria Modenes Garcia de Motiloa
Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda
ELITE:
Iñigo Gomez Elorriaga (Relay)
M40:
Gaizka Pujana Barquin (Relay)
TEKNIKARIAK:
Javier Ruiz de Larrinaga
Manuel Gonzalez
Santiago Uriarte
Aitor Chico
David Hidalgo
Marcelo Fabre
Oier Casado
Jorge Garcia
BTT
BTT
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA