EUSKALDUNAK MAASMECHELENERA

27-KOURRIA-KO2022

ETXFri esker hiru euskaldunek aukera izango dute igande honetan Maasmechelenen ospatuko den Munduko Ziklokros Kopan leihatzeko. Nahia Aranak, Gorka Corresek eta Hodei Mu√Īozek junior mailako lasterketetan parte hartuko dute.

EUSKALDUNAK-MAASMECHELENERA

Euskadiko Selekzioaren deialdia Maasmechelenerako.

Iazko lan jardunarekin jarraituz, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak gazte euskaldunei aukera eman nahi die proiekzio maila handiko junior txirrindulariei nazioarteko punta puntako esperientzia hartu dezaten. Esperientziaz gain, aukera hau baliatuko dute Espainiako federazioak ezarritako hautagaitza kriterioak betetzen saiatzeko, Europako eta Munduko Txapelketetan izateko.

 

Junior mailakoen Munduko Kopa aztertuta, Javier Ruiz de Larrinaga hautatzaileak erabaki du asteburu hau zela egokiena gure txirrindularientzat. Maasmecheleneko zirkuitua berria da Munduko Kopan, beraz sorpresa handiak egon daitezke ibilbide ezezagun batean. Euskal txirrindulariek bezpera eguna izango dute zirkuitua aztertzeko eta estrategia hoberena erabakitzeko.

 

Belgikara joango diren hiru txirrindulariak une onenean iritsiko dira Munduko Kopara. Hiruek garaipenak lortu zituzten aurreko asteburuan. Gorka Corresek eta Nahia Aranak Berrizen (Arana gainera Open mailan 2. postua eskuratu zuen) irabazi zuten eta Hodei Muñozek Kantabrian. Orain arteko lasterketetan bikain aritu dira eta adibidez leihatutako UCI lasterketetan Corres euskaldunen eta estatuko txirrindularien artean hoberena izan da.

 

Junior gizonezkoen lasterketa goizeko 09h30tan abiatuko da eta ordubete geroago junior emakumezkoena. Ez dago zuzeneko telebista ziurtatuta baina bai zuzeneko live-timing zerbitzua.

 

Euskadiko Selekzioaren espedizioa osatuko dute:

 

  • NAHIA ARANA QUINTANILLA - GORKA CORRES IBAÑEZ DE OPAKUA - HODEI MUÑOZ GABIÑA

  • JAVIER RUIZ DE LARRINAGA - AITOR CHICO LAKUNTZA - MARCELO ANDRES FAVRE PEREZ