Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

2023ko EUSKAL HERRIKO ZIKLOKROS EGUTEGIA

19-KOABUZTUA-KO2022

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, lurralde federazioak eta elkarte antolatzaileak neguko egutegi erakargarria antolatu dute euskal ziklokrosaren indarra berreskuratze aldera.

2023ko-EUSKAL-HERRIKO-ZIKLOKROS-EGUTEGIA

(c) ETXF

Errepide denboraldiaren azken uneak bizitzen ari garenean, ziklokrosa geroz eta gertuago dago eta ETXF bere egutegia aurkeztu nahi du datozen hilabeteetarako. Lehenengo lasterketa urriak 12an ospatuko da eta urtarrilak 14ra arte luzatuko da egutegia, Berako Ziklokrosa arte.

 

Guztira 16 proba ospatuko dira ETXFren egutegiaren baitan kadete, junior eta open mailakoentzat, neska zein mutilentzat. Javier Ruiz de Larrinaga Euskadiko ziklokros hautatzailearen hitzetan: “Oso konten gaude Euskal Herriko ziklokros egutegiak berriro ere indarra hartu dezan. Aurten egutegi sendoa izango dugu eta ETXFko lasterketetaz gain Espainiako Kopako bi proba (Laudio eta Karrantza) eta nazioarte mailako beste bi proba (Abadiño eta Igorre) izango ditugu.”

 

Euskadiko Selekzioari dagokionez aurten apostu sendoa egingo dugu gure gazteek maila handia eman dutelako aurreko denboraldietan. Espainiako Txapelketen helburuaz gain, Euskadiko Selekzioak aukera eman nahi die disziplinan etorkizunera begira garatzeko aukera duten txirrindulari gazteei eta horretarako teknifikazio saioak eta zenbait irteera egongo dira denboraldian zehar.”

 

Hauek dira 2022-2023 denboraldiko ziklokros egutegian ospatuko diren lasterketak:

  • ELORRIOKO ZIKLOKROSA Urriak 12 (Kadete/Junior/Master)

  • BERRIZKO ZIKLOKROS SARI NAGUSIA Urriak 23

  • LEGAZPIKO ZIKLOKROSA Azaroak 1

  • ARBULUKO ZIKLOKROSA Azaroak 12 (Konfirmatzeke)

  • ZORNOTZAKO ZIKLOKROSA Azaroak 13 (Kadete/Junior/Master)

  • BEASAINGO ZIKLOKROS SARI NAGUSIA Azaroak 19

  • LEZAMAKO ZIKLOKROS ZIRKUITUA Azaroak 20

  • ABADIÑO UDALA SARIA Azaroak 27 (ETXF: Kadete/Junior/Master)

  • URDIAINGO ZIKLOKROSA Abenduak 4

  • SEGURAKO ZIKLOKROS SARIA Abenduak 10

  • IRUÑEKO ZIKLOKROSA Abenduak 17

  • AIARAKO ZIKLOKROSA Abenduak 18

  • EUSKAL HERRIKO ZIKLOKROS TXAPELKETAK Abenduak 31 (Tolosa)

  • ORMAIZTEGIKO ZIKLOKROS PROBA Urtarrilak 8
  • BERAKO ZIKLOKROSA Urtarrilak 14

ARGAZKI GALERIA

2023ko EUSKAL HERRIKO ZIKLOKROS EGUTEGIA