Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

MAKINARIA MARTXAN JARTZERA LIZARRAKO SUPERPRESTIGIOAN

15-KOMAIATZA-KO2025

Igandean izango du lehenengo hitzordua Euskadiko Selekzioak Lizarrako BTT Superprestigioan. Kadete, junior eta 23 urtez azpiko mailako txirrindulariek aukera izango dute Euskadiko Selekzioarekin UCI mailako lasterketa bat lehiatzeko Euskal Herrian.

MAKINARIA-MARTXAN-JARTZERA-LIZARRAKO-SUPERPRESTIGIOAN

(c) ETXF

Behin hautatzaile berria izendatuta lanean jarri da Euskadiko BTT Selekzioa lehenengo hitzordua ate joka baitute euskal bikerrek. Iganden honetan, maiatzak 18, Lizarrako BTT Superprestigioa lehiatuko baita. UCI C1 mailako lasterketak nazioarteko tropel garrantzitsua bildu du Remontivaleko zirkuituan. Zirkuituak 4800 metrotako luzera izanen du eta itzuli bakoitzean 244 metrotako desnibel positiboa gainditu beharko dute txirrindulariek.

 

Lehenengo lasterketa lehiatzen junior eta kadete mailako mutilak izango dira, goizeko 9h00tatik aurrera. Bigarren lasterketan, 10h40tatik aurrera emakumezko maila guztiek parte hartuko dute. Goiza UCI Elite eta Elite mailako gizonezkoek itxiko dute 12h30tatik aurrera. Euskadiko Selekzioak guztira 16 txirrindulari eramango ditu Lizarrara. Denek maila ona emateko helburua izango dute, batez ere uztaileko estatuko txapelketei begira selekzioan tokia bermatu nahian. Kadete mailan zortzi ordezkari izango dira  Maddi Arranz Diez (2009, Miribilla), June del Teso Olaizola (2010, OTXE), Galder Elorriaga Fernandez (2009, Garribikes), Marco Gonzalez Santos (2009, Mendiz-Mendi), Markel Iglesias Ureta (2009, Cafe Dromedario), Laia Lera Gil (2009, Miribilla), Andoni Villate (2009, Cafe Dromedario) eta Naiare Zapirain Olasagasti (2010, OTXE). Junior mailan zazpi txirrindulariek ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa: Uxue Larruzea Lopez (2008, Miribilla), Ander Mendizabal Garate (2008, Cafe Dromedario), Unax Meñika Martelo (2007, Miribilla), Peio Munduate Aizkorreta (2007, OTXE), Jokin Pozo Puy (2008, OTXE), Anne Sanz Saenz de Tejada (2007, Miribilla) eta Iraia Zapirain Olasagasti (2007, OTXE).

 

Lasterketa nagusietan bi ordezkari izango ditu Euskadiko Selekzioak, Magali Albisu Etxebeste (2006, OTXE) emakumezkoetan eta Eneko Olveira Rodrigo (2006, OTXE) gizonezkoetan. Selekzioaren helburu orokorra lan talde berriaren dinamikak finkatzea izango da urratsez-urrats Jon Sarasua Agirre hautatzaileak bilatzen duen berrindartzea aurrera eramateko.