Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

DOMINEN LEIHAN SABIÑANIGON

18-KOUZTAILA-KO2023

Mendi bizikletako txapelketak zapore gozoarekin amaitu ditu Euskadiko Selekzioak. Dominik eskuratu ez diren arren, hauen borrokan egon dira euskal txirrindulariak.

DOMINEN-LEIHAN-SABINANIGON

(c) RFEC

Asteburu emankorra izan du Euskadiko Selekzioak Sabiñanigon Espainiako Mendi Bizikletako Txapelketetan. Larunbatean 23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketarekin hasi zen selekzioaren partaidetza. Bertan Gexan Albisu Etxebestek (6.) eta Igor Bilbao Perezek (7.) lehenengo hamarren artean sartu ziren eta Ugaitz Arrieta Ugalde 15. postuan sailkatu zen. Arratsalde horretan bertan 23 urtez azpikoek XCE (Eliminator) proba leihatu zuten. Igor Bilbao Perezek lasterketa bikaina burutu zuen eta laugarren postuan amaitu zuen, brontzezko domina eskuratzear.

 

Igandean juniorren txanda izan zen. Goiz-goizean junior mutilek irteera izan zuten. Erritmo handiko lasterketa izan zen eta gure txirrindulariak haien onena ematen saiatu ziren. Helmugan lehenengoa Unax Galan Cortazar izan zen, 12. postuan. Jarraian Unax Lombraña Velasco sartu zen, 19. postuan; Jokin Askarai Ormazabal 26. postuan; Eneko Olveira Rodrigo 29. postuan; Oskitx Egiguren Santamaria 37. postuan eta Asier Beraza Menoyo 65. postuan. Junior nesken lasterketan Euskadiko Selekzioaren helburua iazko emaitzak hobetzea zen Valeria Mourorekin, iaz 4. sailkatu baitzen. Hasieratik borrokan izan genuen Valeria, lehenengo itzulian lasterketa buruan egonda baina itzuliek aurrera pasa ahala postuak galtzen joan zen eta azkenean 5. postuan sailkatu egin zen. Magali Albixu Etxebeste 10. postuan sartu zen.