Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ZORTE TXARRA ALPEDRETEN

28-KOMARTXOA-KO2022

Euskadiko Selekzioak bere ezaugarriei moldatzen ez zen zirkuitu bati aurre egiten saiatu zen arren, zori gaitzek euskaldunen aukerak ezerezean utzi zituzten.

ZORTE-TXARRA-ALPEDRETEN

Euskadiko Selekzioko kideak Alpedreten.

Ilusioz gainezka eta lana ondo eginda iritsi ziren Euskadiko Selekzioko kideak Alpedreteko X-Sauce Sari Nagusira, Mendi Bizikletako Espainiako Kopako probara. Antolakuntzak prestatutako zirkuitua ez zen egokiena euskaldunentzat, jauzi eta arroka gune ugarirekin. Edonola ere gazteak saiatu ziren baina ibilbidea lagun ez izateari zorte txarra gehitzean aukera guztiak desagertu ziren.

 

Kadete lasterketan eta zirkuitua alde ez izan arren Magali Albisu saiatu zen onenen gurpilera itsasten eta aurrean ibili ezin izan zen arren gorapaitzeko 10. postua lortu zuen. Mutiletan Peio Munduate 19. postua lortu zuen eta Unax Galanek 21. postua.

 

Juniorretan Euskadiko Selekzioak esperantzak zituen Valeria Mourorekin domina lortzeko baina bigarren itzulian lasterketa burutik 20 segundotara zegoenean erori eta bere aukera guztiak desagertu ziren. Zorionez, ondo dago. Gizonezkoetan Eneko Baldak 17. postua lortu zuen eta Egoitz Hoyasek 21. postua.

 

Alex Alvarez Euskadiko Selekzioko mendi bizikletako hautatzailearen esanetan: “Emaitzak hobetu behar ditugu baina bagenekien horrelako zirkuitu batean ez ginela gai izango bikain ibiltzeko. Euskal Herrian zirkuitu oso ezberdinak ditugu, teknika gutxiagorekin eta gure helburua orain izan behar du etxeko zirkuitutuetan ondo ibiltzeaz gain atzerriko zirkuituetan emaitza onak lortzen gai izatea.”

ARGAZKI GALERIA

ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN
ZORTE TXARRA ALPEDRETEN