Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN

27-KOMAIATZA-KO2024

Imanol Arriortua Zorrila eta Fran Garcia Rus estatuko txapeldun bikoitzak izendatu dira erlojupekoa eta errepideko probak irabazita. Markel Alonso Cardona eta Unai Zabalo Murillo ere podiumera igo dira.

BIZIGARRI-BERRIA-EUSKADIKO-SELEKZIOAN

(c) RFEC

Katebegi berriek hartu dute erreleboa Euskadiko Egokituen Selekzioan Caravaca de la Cruzen lehiatutako estatuko errepide txapelketetan. Imanol Arriortua Zorrilak eta bere tandem gidaria, Fran Garcia Rusek bi lasterketak irabazi dituzte, errepidekoa eta erlojuaren aurkakoa txapela bikoitza lortuz. Markel Alonso Cardonak bina domin eskuratu ditu, erlojupekoan bigarren postua lortuta eta errepide proban hirugarren postua lortuta. Txirrindulari berriek hartu dute protagonismoa Euskadiko Selekzioan ahaztu gabe hainbat urteetan Euskadi ordezkatzen izan diren txirrindulariek ere emaitza bikainak lortu dituztela.

 

Larunbatean abiatu zituen Euskadiko Selekzioak txapelketak erlojuaren aurkako probekin. Bertan MB mailako Imanol Arriortuaren eta Fran Garcia Rusen garaipenarekin batera Markel Alonsoren zilarrezko domina etorri zen MC2 mailan. Oskar Garro Antxia (MC2), David Mouriz Dopico (MH3) eta Guillermo Prieto Hortelano (MC4) laugarren postuan sailkatu ziren, bakoitza bere mailan eta Ander Albizu Urrestik eta Unai Zabalo Murillok bosgarren posturaino iritsi ziren denboraren aurkako proban.

 

Igandean errepideko proba nagusiaren hitzordua izan zen. Mailaren arabera distantzia ezberdina gainditu behar zuten txirrindulariek. MB mailan Arriortuak eta Garciak 64 kilometro gainditu behar izan zituzten txapelketa irabazteko erraztasun handiarekin. MC4 eta MC5 mailetan 48 kilometro izan ziren dominak banatzeko eta Guillermo Prietok eta Unai Zabalok lasterketa bikaina eta ausarta egin ostean zilarrezko dominaren lehian iritsi ziren helmugara. Sprintean ezin izan zuten zilarra lortu baina Unai Zabalok brontzezko domina eskuratu zuen eta Guillermo Prieto laugarren izan zen. MC5 mailan Ander Albizuk, karranpek jota, erlojupeko postua errepikatu zuen bosgarren izanda.

 

MC2 mailan Markel Alonsok bere bigarren domina eskuratu zuen hirugarren postua lortuz lasterketa osoa bakarrik egin ostean. David Mouriz 6. izan zen MH3 mailan, Oskar Garro 5. MC4 mailan eta Aitor Oleaga Pajaro 10. sailkatu zen MC3 mailan.

ARGAZKI GALERIA

BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN
BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN
BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN
BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN
BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN
BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN
BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN
BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN
BIZIGARRI BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOAN