Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

BORROKALARI SENA ERAKUSTEN JARRAITZERA

22-KOMAIATZA-KO2024

Urteko hitzordu nagusiari aurre egingo dio larunbatean eta igandean Euskadiko Txirrindularitza Egokituko Selekzioak Murtziako Caravaca de la Cruz herrian lehiatuko diren Espainiako Errepideko Txapelketetan.

BORROKALARI-SENA-ERAKUSTEN-JARRAITZERA

(c) ETXF

Euskadiko Selekzioaren jardunak ez du etenik eta asteburu honetan egokitutako txirrindulariek hartuko dute protagonismoa. Caravaca de Cruz herrian, Murtziako Erkidegoan ospatuko dira aurtengo Espainiako Errepide Txapelketak eta bertan izango da Euskadiko Selekzioa bederatzi txirrindularirekin. Aurtengo pistako txapelketetan eta iazko errepide txapelketetan lortutako emaitzei eutsi nahian sei kategorietan ordezkaritza izango du Euskadik.

 

Selekzioko erreferentzia nagusia Guillermo Prieto Hortelano izango da MC4 mailan eta Ander Albizu Urresti MC5 mailan. Haiekin batera Imanol Arriortua Zorrila eta Francisco Garcia Rusek osatutako tandema MB mailan arituko dira eta Espainiako Selekzioarekin nazioarteko lasterketetan pilatutako esperientzia baliatuko dute dominen lehian egoteko. Bide berdinetik ekingo dio David Mouriz Dopicok MH3 mailan iaz podiumean izan ostean postua hobetzera irtengo baita. Haietaz gain hau izango da Euskadiko Selekzioaren ordezkaritza Murtzian: Markel Alonso Cardona (MC2), Oskar Garro Antxia (MC2), Aitor Oleaga Pajaro (MC3) eta Unai Zabalo Murillo (MC4).

 

Lehenengo hitzordua larunbatean izango du selekzioak erlojuaren aurkako proban. Goizeko 10h00etatik aurrera maila ezberdinek joan-etorriko 12 kilometrotako edo 20 kilometrotako ibilbideari aurre egin beharko diote. Ibilbide guztiek hasieran eta amaieran kilometro bateko igoera etzana, baina nabarmena izango dute. Igandean aldiz errepide probak lehiatuko dira goizean goizetik. Caravaca de la Cruzeko zirkuituak 16 kilometro izango ditu malda etzan eta laburrekin. Tandemeko bikoteteak osatu beharko du lasterketa luzeena 4 itzuli eta 64 kilometro osatuz txapelketa erabakitzeko. MC4 eta MC5 mailako txirrindulariek 3 itzuli eta 48 kilometro osatu beharko dituzte eta MC2, MC3 eta MH3 mailako txirrindulariek 2 itzuli eta 32 kilometro burutu beharko dituzte.

 

TEKNIKARIAK:

 

Eneko Iparragirre Lekuona, Imanol Morales eta Aitor Larrañaga