04-KOUZTAILA-KO2024
(c) RFEC
Euskadiko Selekzioaren arrakasta pilaketak ez du etenik. Duela bi asteburu errepideko 23 urtez azpikoen txapelketetan Aitor Agirre Egañak urrezko domina eskuratu bazuen erlojuaren aurkako proban, beste urrezko domin bat eskuratu zuen azken asteburu honetan Euskadiko Selekzioak. Erlojuaren aurkako probaren guztiz ezberdina den modalitate batean, trialean Julen Saenz de Ormijana Llanok urrezko domina jantzi zuen igandean Elite 26” mailan. Saenz de Ormijana finalera sailkatzea lortu bazuen ere, ez zituen guztiz sentsazio onak izan final aurrekoan. Laugarren sailkatu zen final aurrekoan eta beti ere kontuan hartuz fase guztietako puestometroa erabakigarria izan daitekela finalean berdinketa suertatuz gero.
Finalean hobetzen joan zen eta azken gunera aukerekin irisi zen Julen Saenz final osoan zehar erritmoa berreskuratuz joan eta gero. Azken gune perfektua egin zuen Saenz de Ormijanak 60 puntu bilduta eta aurkariak atzean utzita txapeldun izendatu zen arabarra. Maila bikaina eman zuen Julen Saenz de Ormijanak eta baita kadete mailan lehiatu ziren Beñat Segurola Salterainek eta Gorka Merino Arteagak. Segurolak hirugarren postuarekin brontzezko domina bereganatu zuen, zilarrezko dominarekin puntuetan berdinduta eta urrezko dominetik 20 puntutara. Gorka Merino laugarren sailkatu zen podiumetik oso hurbil.
Saenz de Ormijanaren eta Segurolaren denboraldia abendura begira dago Dubaien jokatuko diren Munduko Txapelketetara begira. Dubaira bidean asteburu honetan bertan lehiatuko dute Norvegian Munduko Kopako lasterketa.
TRIAL
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA