Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

JULEN SAENZ DE ORMIJANA MUNDUKO TXAPELDUNA ESTATUKO SELEKZIOAREKIN

18-KOABENDUA-KO2024

Julen Saenz de Ormijana Munduko Txapelduna da atzoz geroztik estatuko selekzioarekin taldekako txapelketa irabazi ostean Abu Dhabin. Arabarrak txanda perfektua egin zuen, akatsik gabe eta horri esker garaipena erdietsi zuten.

JULEN-SAENZ-DE-ORMIJANA-MUNDUKO-TXAPELDUNA-ESTATUKO-SELEKZIOAREKIN

(c) RFEC

Loraldian dago Julen Saenz de Ormijana. Denboraldian zehar emaitza bikainak lortu ostean estatuko eta Europako Txapelketetan eta Munduko Kopan sentsazio bikainak transmititu ostean atzo Abu Dhabin gako nagusia izan da estatuko selekzioaren garaipenean. Taldekako txapelketa hauetan selekzio bakoitzeko bost txirrindularik parte hartzen dute eta bakarkako probetan bezala akats gutxien egiten dituen selekzioa garaile izaten da. Espainiar estatuko eta frantziar estatuko selekzioek lehia estua izan zuten azken txanpara arte. Azken txanpan Julen Saenz de Ormijanak hartu zuen ardura, garaipena eskuratzeko ezin zuen akatsik egin bost guneetan.

 

Hoztasun eta teknika ezinhobearekin Julen gune guztiak gainditzen joan zen Abu Dhabiko zirkuituan eta behin azken gunea akatsik gabe amaitzean konfirmatu zen espainiar estatuko selekzioak garaipena eskuratu zuela 10 punturen aldeagatik frantziar estatuko selekzioarekiko. Txapelketek jarraipena izango dute astean zehar bakarkako probekin eta 26” neurriko mailan gazte arabarra hautagai nagusietako bat da urtean izandako emaitzen ondorioz eta taldekako proban emandako maila ikaragarriagatik.