13-KOEKAINA-KO2023
(c) RFEC
Asteburu ederra burutu du Euskadiko Selekzioak Valentzian leihatutako estatuko pista txapelketetan. Egokituen selekzioak guztira 19 domin eskuratu ditu, tartean Oskar Higuera Rodriguezen (MC4) urrezko lau dominak, Omniuma barne. Euskadiko Selekzioko beste kide guztiek ere dominak lortu dituzte eta Aitor Oleaga Pajaro MC3 mailan eta Ander Albizu Urresti MC5 mailan podiumera igo dira Omniumean bigarren postuan.
Euskadiko Selekzioa esperantza handiekin joan zen Valentziara. Galiziako errepide txapelketetan lortutako domin sorta handitzeko helburuarekin, batez ere abiadura probetan. Bakarka lortutako emaitzetaz gain, taldekako abiadura proban Euskadiko Selekzioak brontzezko domina eskuratu zuen B finala irabazita.
Bi txapelketak amaituta, selekzioko kideak emandako aurrera pausuarekin oso pozik agertu dira. Gazteek azken urteetan egindako aurreratzea emaitzak ematen hasi da. Markel Alonso eta Ander Albizu sendo hasi dira emaitzak lortzen eta etorkizunera begira nazioarteko emaitzen bila arituko dira. Hurrengo hilabeteetako egutegiari dagokionez, behin estatuko egutegiaren muin nagusia amaituta hurrengo helburuak Espainiako Kopako azken lasterketa izango da, Galizian eta irailean Valentzian leihatuko den Europako Kopako lasterketa.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
BTT
ERREPIDEA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA