GALAPAGARRERA GARAIPENAREN BILA

12-KOAPIRILA-KO2022

Euskadiko Pista Selekzioak aste honetan estatuko junior eta kadete mailako pista txapelketei aurre egingo die, Galapagarren (Madrilgo Erkidegoa). Guztira 14 txirrindularik parte hartuko dute, 7 kadete eta 7 junior.

GALAPAGARRERA-GARAIPENAREN-BILA

(c) ETXF

Ostegunetik igandera Euskadiko Selekzioak Galapagarrera bidaiatuko du estatuko pista txapelketetan parte hartzeko. Txapelketak ostegun arratsaldean hasiko dira sailkapen probekin. Lehenengo finalak ostiral goizean leihatuko dira Jazarpen Indibidualarekin eta Scratcharekin. Arratsaldean Abiadura, 500 Metro eta Kilometro 1eko finalak jokatuko dira.

 

Larunbatean hainbat final leihatuko dira arratsaldez, lehenengoa Talde Jazarpena izango da. Jarraian Talde Abiadura eta Kanporaketa proben finalen txanda izango da. Txapelketak amaitzeko igande goizean Puntuaketa eta Keirin finalak leihatuko dira.

 

Euskadiko Selekzioak 14 txirrindulari eramango ditu Galapagarrera. Kadete mailan 2 neska eta 5 mutil joango dira: Naiara Espinosa eta Irati Mitxelena; Eñaut Izagirre, Beñat Ilzarbe, Eñaut Urkaregi, Kimetz Aranburu eta Aritz Aranbarri. Junior mailan 3 neska eta 4 mutil joango dira: Ane Mazon, Oneka Sanchez eta Izaro Oliveira; Beñat Garaiar, Urko Vidal, Eneko Arozena eta Yago Agirre. Hauek dira txirrindulari bakoitzak leihatuko dituen probak:

 

Naiara Espinosa: 500 Metro, Kanporaketa, Puntuaketa, Scratch eta Keirin.

Irati Mitxelena: 500 Metro, Kanporaketa, Puntuaketa, Scratch eta Keirin.

Eñaut Izagirre: 500 Metro, Abiadura, Talde Abiadura, Keirin, Jazarpen  Indibiduala, Talde Jazarpena, Puntuaketa eta Kanporaketa.

Beñat Ilzarbe: Talde Abiadura, Keirin, Talde Jazarpena, Puntuaketa eta Scratch. Jazarpen Indibidualean erreserba.

Eñaut Urkaregi: 500 Metro, Abiadura, Talde Abiadura, Jazarpen Indibiduala, Talde Jazarpena, Kanporaketa. Keirin eta Puntuaketan erreserba.

Kimetz Aranburu: Scratch eta Talde Jazarpena.

Aritz Aranbarri: Erreserba Talde Abiadura, Talde Jazarpena, Scratch eta Kanporaketa.

 

Ane Mazon: 500 Metro, Kanporaketa, Puntuaketa, Scratch eta Keirin.

Oneka Sanchez: Scratch, Kanporaketa eta Puntuaketa.

Izaro Oliveira: Jazarpen Indibiduala, Scratch, Kanporaketa eta Puntuaketa.

Beñat Garaiar: Kilometro 1, Talde Abiadura, Jazarpen Indibiduala, Talde Jazarpena, Puntuaketa. Erreserba: Scratch eta Kanporaketa.

Urko Vidal: Kilometro 1, Talde Abiadura, Keirin, Talde Jazarpena, Scratch eta Kanporaketa. Erreserba: Jazarpen Indibiduala eta Puntuaketa.

Eneko Arozena: Talde Abiadura, Talde Jazarpena, Scratch eta Kanporaketa.

Yago Agirre: Jazarpen Indibiduala, Talde Jazarpena eta Puntuaketa. Erreserba: Talde Abiadura.