Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKADIKO TXAPELKETEN ASTEAK

21-KOMAIATZA-KO2024

Hurrengo hiru asteburuetan Euskadiko Txapelketak lehiatuko dira mendi-bizikletako eta errepideko hainbat probetan eta mailetan.

EUSKADIKO-TXAPELKETEN-ASTEAK

(c) ETXF

Maiatzaren lehenan kadete mutilen errepideko Euskadiko Txapelketa ospatu ondoren igande honetatik aurrera Euskadiko Txapelketek markatuko dute Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren egutegia. Igande honetan agendak hitzordu bikoitza izango du mendi-bizikletako txapelketarekin eta eskolartekoen txapelketarekin. Mendi-bizikletako txapelketa Oiartzungo Urkabe mendian lehiatuko da igandean goizeko 10h00etatik aurrera. Ordu horretan hartuko dute abiada maila guztietako emakumezkoak eta jarraian, 10h02etan eta 10h04retan kadete mutilen eta Master 40koen irteerak izango dira hurrenez-hurren. Bi ordu beranduago, 12h00etan Open mailakoen irteera izango da eta jarraian, 12h02etan Master 30ak irtengo dira eta amaitzeko 12h04retan junior mutilak. Urkabeko zirkuituak 4,5 kilometro izango ditu eta 200 metrotako desnibela itzuli bakoitzean.

 

Egun horretan bertan Sondikan eskolartekoen hitzordua izanen da ere errepideko probekin. Infantilek errepide proba eta gynkana probak izango dituzte lehiatzeko. Neskek hasiko dute goiza 10h00etan errepide lasterketaren eta jarraian mutilen txanda izango da, 11h15tan. Ondoren gynkana probak lehiatuko dira 12h00etatik aurrera eta 11 oztoporekin. Sondikako zirkuitua 5,2 kilometro izango ditu errepideko probarako eta 1,2 kilometro gynkanarako.

 

Asteburu honen ostean eskolartekoek hurrengo txapelketa mendi bizikletakoa izango dute datorren ekainaren 1ean Barakaldoko Tellaetxe parkeko zirkuitu iraunkorrean. Hiru kilometroko zirkuituak bi lasterketa hartuko ditu, 10h15etan infantil mutilena eta 11h15etan neskena. Egun berdinean Zegaman junior mutilen txapelketa ospatuko da 88 kilometrorekin. Goierriko paisaiak markatuko du aurtengo txapelketa txirrindulariek bost mendate gainditu beharko dituzte eta, Lierni 3 aldiz eta Barbari bitan. Ekaineko asteburu horrek beste txapelketa bat ekarriko digu, ekainak 2an igandez. Arratsaldean Bergaran Gipuzkoako Kadeteen Erlojupeko Txapelketarekin batera Euskadiko Kadete Nesken Erlojupeko Txapelketa izango da arratsaldeko 17h00etan 7,2 kilometrotako ibilbidean.

 

Beste bi txapelketa lehiatuko dira ekainean zehar. Ekainaren 9an Euskaldun Txapelketaren baitan Duranan lehiatuko den Eusebio Velez Garaikurra Euskadiko Afizionatuen Txapelketa izango da eta hilaren 14ean kadete mutilen erlojupeko txapelketa erabakiko da Larrabetzun ospatuko den kronoigoerarekin.

ARGAZKI GALERIA

EUSKADIKO TXAPELKETEN ASTEAK
EUSKADIKO TXAPELKETEN ASTEAK
EUSKADIKO TXAPELKETEN ASTEAK