Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ODRIOZOLA ETA IZAGIRRE DIRA EUSKAL HERRIKO TXAPELDUN BERRIAK

31-KOABENDUA-KO2022

Olatz Odriozola Mugikak eta Ion Izagirre Insaustik irabazi dute Euskal Herriko Ziklokros Txapelketa open mailan. Maria Modenes Garcia de Motiloa eta Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Aldai izan dira 23 urtez azpiko txapeldunak.

ODRIOZOLA-ETA-IZAGIRRE-DIRA-EUSKAL-HERRIKO-TXAPELDUN-BERRIAK

Euskal Herriko txapeldun guztiak Raul Mena Rodriguez, ETXFko lehendakariarekin batera.

Ziklokros goiz zoragarria bizi izan dute txirrindularitza zaleek Tolosan urtea agurtzeko. Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta lau lasterketa leihatu dira goizean zehar. Lehenengoa master 40-50-60 mailetakoa izan da. Maila hauetan garaipenak txirrindulari hauek eraman dituzte: Oscar Gonzalez Rodriguez (M40), Xabier Mendiaraz Arrilaga (M50) eta Jose Lorenzo Esteban Ugalde (M60).

 

Bigarren lasterketa kadete mailakoa izan da. Gizonezkoetan leiha estua izan da eta hasierako bi itzulietan talde handi bat mantendu da lasterketa buruan, 10 txirrindularietakoa zirkuituak desnibel positibo handia zuen arren. Lasterketa erdialdetik aurrera txapelketa erabakitzen hasi da. Hautagai nagusiak, Arkaitz Suso Arakamak, matxura izan du eta atzean geratu da. Une horretan aurkariek aprobetxatu dute erritmoa igotzeko eta Iker Colmenero Larrartekoetxeak tartea irekitzea lortu du. Colmenero bere errenta ondo kudeatzen joan da eta azkenean txapelketa eskuratu du. Bigarren postua sprintean erabaki da. Aner Irizar Rodriguezek eskuratu du zilarrezko domina eta Eñaut Bilbao Arriagarentzat izan da brontzezko domina. Emakumezkoetan Nahia Garcia Bidaburu izan da dominatzailea hasieratik helmugara. Lehenengo itzulietan Irati Aranguren Carbaiedak eta Maier Olano Arozenak jarraitu ahal izan duten arren, Garciak erritmoa igotzea erabaki duenean ez du aurkaririk izan eta txapelketa eskuratu du. Bigarren postua etxeko txirrindulariarentzat, Maier Olanorentzat izan da eta hirugarren postua Irati Arangurenentzat.

 

Junior gizonezkoen lasterketan bi hautagai nagusi ziren: Gorka Corres Ibañez de Opakua eta Hodei Muñoz Gabiña. Hasierako itzulietatik biak nabarmendu dira eta tartea ireki dute Asier Beraza Menoyorekiko, Markel Beloki Fernandezekiko eta Gari Ugarte Larrearekiko. Hirugarren itzulian Gorka Corresek zulatua izan du eta 15 postu galdu ditu. Orduan Hodei Muñoz bakarrik geratu da lasterketa buruan eta atzetik Asier Berazak ederki estutu dion arren, errenta mantentzea lortu du. Helmugan Muñoz izan da garaile 25 segunduko aldea Berazarekiko. Hirugarren postuan Gorka Corres sartu da erremontada ikaragarria lortuz.

 

Open emakumezkoen lasterketan hiru txapelketa erabaki dira: elite, 23 urtez azpikoa eta juniorra. Lasterketa hasieran Ainara Elbusto Arteagak erritmoa markatu du eta bakarrik alde egitea lortu du. Hala ere, bere esperientzia baliatuz Olatz Odriozola Mugika pixkanaka-pixkanaka erremontatzen eta Elbusto harrapatzea lortu du. Zirkuituaren 

gogortasuna txirrindularien hanketan nabaritzen hasi denean Odriozolak Elbusto atzean utzi du eta bakarrik joan da helmugara arte, txapela eskuratuz. Zaloa Trevilla Martinek ere lortu du Elbusto gainditzea eta bigarren postua lortu du. Ainara Elbustok azkenean lortu du bai podiuma mantentzea hirugarren postuan sartuta. Maria Modenes Garcia de Motiloa bosgarren sailkatu da eta horrenbestez 23 urtez azpiko txapeldun berria da. Junior mailan Nahia Arana Quintanillak ez du aurkaririk izan eta txapeldunaren maillota jantzi du, bigarren Nahia de Miguel Etxebarria izan da eta hirugarren Valeria Mouro Alvarez.

 

Azken lasterketa open gizonezkoena izan da, master 30ekoekin batera. Lasterketa zirragarria bizi izan dugu. Hasierako itzulian Peio Goikoetxea Goioganak erritmo indartsua markatu du. Hurrengo itzulietan Jonathan Lastra Martinez izan da lasterketa buruan bakarrik baina zenbait arazo mekaniko atzeratu dute. Orduan Iñigo Gomez Elorriagak hartu du burua baina segituan batu zaio Ion Izagirre Insausti. Txirrindulari profesionalak bere doai fisikoak baliatu ditu eta bere aurkariak ito ditu. Irteeran azkeneko txirrindularia izan den arren, bere aurkari guztiak gainditzen joan da eta azken hiru itzuli osoak bakarrik egin ditu. Lastra bere arazo mekanikoengandik berreskuratu den arren eta Izagirreri asko hurbildu zaion arren, ezin izan du ormaiztegiarra harrapatu. Helmugan Ion Izagirren izan da txapeldun, Jonathan Lastra bigarren postuan eta Iñigo Gomez hirugarren postuan.

ARGAZKI GALERIA

ODRIOZOLA ETA IZAGIRRE DIRA EUSKAL HERRIKO TXAPELDUN BERRIAK
ODRIOZOLA ETA IZAGIRRE DIRA EUSKAL HERRIKO TXAPELDUN BERRIAK