Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ZIKLOKROS DENBORALDIAREN AURKEZPENA

19-KOURRIA-KO2022

Gaur goizean aurkeztu da NaturBero enpresaren egoitzan 2022-2023ko Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatutako ziklokros rankinga. Natur Bero izango da 10 lasterketek osatzen duten rankingaren babesle nagusia eta Euskal Herriko Txapelketena.

ZIKLOKROS-DENBORALDIAREN-AURKEZPENA

Ander Altuna Lizarraga, Alex Irazusta Irazusta, Juan Carrasco Garcia, Javier Ruiz de Larrinaga Ibañez, David Berges Daugarai eta Raul Mena Rodriguez.

Gaur aurkeztu da Urnietan asteburu honetan hasiko den ETxFk antolatutako Ziklokros Rankinga. Aurkezpena NaturBero enpresaren egoitzan izan da bertan enpresako Juan Carrasco Garcia zuzendari nagusia zegoela. Haiekin batera ziren ETxFko lehendakaria Raul Mena Rodriguez, zuzendari teknikoa Ander Altuna Lizarraga eta ziklokros hautatzailea Javier Ruiz de Larrinaga Ibañez. Haiekin batera egon dira gainerako babesleen ordezkariak, tartean Zaiklin enpresako Alex Irazusta Irazusta eta Arkaitz Alkain Izagirre eta GES enpresako David Berges Daugarai.

Juan Carrasco Garciak, NaturBero enpresako zuzendariak adierazi duen bezala: “Babesle honen bitartez gure helburua gazteei aukerak zabaltzea da. Javier Ruiz de Larrinaga laguna dugu eta badakigu zenbat esfortzu egin behar diren ziklokrosean eta guk euskal gazteen ondoan egon nahi dugu, euren kirol ibilbidea baldintza ahal bezain onekin garatzeko.”

Hildo berean etorri da Raul Mena Rodriguez, ETxFko lehendakaria: “Eskertzekoa da NaturBero, Zaiklin, GES eta beste babesleek ematen diguten babesa. Gure egutegia indartze aldera aurten kadete eta junior mailako liderrek maillot berezia eramango dute. Denon esfortzuarekin euskal ziklokrosaren urte oparoenak berreskuratuko ditugu.”

 

Egutegiari dagokionez, abuztuan aurkeztutako aurre-egutegiak zenbait aldaketa izan ditu. Azkenean 10 lasterketa izango ditu rankingak. Igande honetan hasiko da Berrizen eta Legazpin jarraituko du Santu Guztien Egunean. Hurrengo lasterketak honakoak izango dira: Zornotza (azaroak 13), Lezama (azaroak 20), Abadiño (azaroak 27), Ametzaga (abenduak 3), Urdiain (abenduak 4), Segura (abenduak 10), Aiara (abenduak 18) eta Ormaiztegi (urtarrilak 8). Aldi berean Euskal Herriko Txapelketak Tolosan ospatuko dira abenduak 31n.

 

Javier Ruiz de Larrinaga Ibañez, ziklokros hautatzailearen hitzetan: “Aurten ere oso egutegi garrantzitsua izango dugu Euskal Herrian. Rankingeko 10 lasterketetaz gain, beste hainbat proba izango ditugu nazioarte eta estatu mailakoak. Hauek dira dagoeneko ospatutako Ortuellakoa (1.33.5) eta hurrengo hilabeteetan ospatuko diren Laudio (C1), Karrantza (C2), Igorre (C2) eta Amurrio (1.33.5). Federazioaren helburua da, lurralde federazioekin batera, txirrindularitzaren disziplina hau garatzea eta horretarako, lasterketetaz gain hainbat teknifikazio jardunaldi antolatuko dira neguan zehar.”

 

Euskal zelaietan gertatzen den guztia jarraitzeko sare sozialetan, #EuskalZX izango da aukerarik hoberena.

ARGAZKI GALERIA

ZIKLOKROS DENBORALDIAREN AURKEZPENA
ZIKLOKROS DENBORALDIAREN AURKEZPENA
ZIKLOKROS DENBORALDIAREN AURKEZPENA
ZIKLOKROS DENBORALDIAREN AURKEZPENA
ZIKLOKROS DENBORALDIAREN AURKEZPENA
ZIKLOKROS DENBORALDIAREN AURKEZPENA